Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Atrapados (Caught)

Apirilaren 11, ostirala, 20:00etan.

Leonora Eamesek (Barbara Bel Geddes) bete du bere asmoa: Smith Ohlrig (Robert Ryan) aberats okituarekin ezkondu da. Gizona gaixo dago eta neurotikoa eta autoritarioa da.Ezkontzak, ordea, porrot egiten du eta Leonorak banantzea erabakitzen du. Gero lana lortzen du, mediku idealista eta bokazio handiko baten (James Mason) idazkari gisa.Baina senarra ez dago emazteari uko egiteko prest eta hura menderatzen saiatzen da, ahal duen moduan.
 
Film hau Max Ophülsek lehen begiratuan ikusten ez diren gauzak zorrozki kontatzeko daukan abileziaren erakusgarria da; esate batera: Howard Hughes handi-mandiaren irudi den gizonezko protagonistaren megalomania eta AEBetako kapitalismo gogorraren balio-sistemaren kritika. Hala ere, Bel Geddesek interpretatzen duen pertsonaia bilakatu egingo da, txolina zen eta heldu egingo da, etorkizun hobearen itxaropenaren adierazgarri.
A.E.B., 1949
 
Zuzendaritza: Max Ophüls.
Gidoia: Arthur Laurents.
Ekoizpena: Wolfgang Reinhardt/Enterprise Productions.
Musika: Frederick Hollander.
Argazkia: Lee Garmes (B/N).
Antzezleak: Barbara Bel Geddes, Robert Ryan, James Mason, Frank Fergusson, Curt Bois, Ruth Brady, Natalie Schafer, Art Smith
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 88 min.

Prezioa: 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Carta de una desconocida (Letter from a Unknown Woman)

Apirilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Almas desnudas (The Reckless Moment)

Maiatzaren 9a, ostirala, 20:15etan.
El placer (Le Plaisir)

Maiatzaren 16a, ostirala, 20:00etan.
La ronda (La Ronde)

Maiatzaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Madame de…

Maiatzaren 30a, ostirala, 20:00etan.
Lola Montés