Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Carta de una desconocida (Letter from a Unknown Woman)

Apirilaren 4a, ostirala, 20:00etan.

Viena, 1900. Stefan Brand pianista ospetsuak emakume baten gutuna jaso du; emakume horrekin maitasun-harremana izan zuen aspaldian, baina ez du gogoan.Lisa emakume ezezagun bat da Stefanentzat, ez du aztarnarik utzi haren bizitzan.Emakumea, ordea, gazte zela ezagutu zuen musikari harekin sutsuki maiteminduta dago, oraindik ere.
 
Pelikula honetako istorioa Srefan Zweigen izen bereko eleberrian oinarritua dago. Ophülsek bere filmografiako kontakizun erromantiko eta ederrenetako bat irudikatzeko baliatu zuen Zweigen lan hura.Pelikula gauzatu ezinezko maitasunaren paradigmaren narrazioa bikaina da, batez ere eszenaratzeari, aktoreen zuzendaritzari eta estetika eszenografikoaren ikuspegi dotoreari esker. Askorentzat, zinemagile alemanaren obra gorena da.
A.E.B., 1948
 
Zuzendaritza: Max Ophüls.
Gidoia: Howard Koch y Max Opüls.
Ekoizpena: John Houseman/Rampart Prod., Universal-International.
Musika: Daniele Amfitheatroff.
Argazkia: Franz Planer (B/N).
Antzezleak: Joan Fontaine, Louis Jourdan, Mady Christians, Marcel Journet, Art Smith, Carol Yorke, Howard Freeman.
 
Hizkuntza: J. B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 90 min.

Prezioa: 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 11, ostirala, 20:00etan.
Atrapados (Caught)

Apirilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Almas desnudas (The Reckless Moment)

Maiatzaren 9a, ostirala, 20:15etan.
El placer (Le Plaisir)

Maiatzaren 16a, ostirala, 20:00etan.
La ronda (La Ronde)

Maiatzaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Madame de…

Maiatzaren 30a, ostirala, 20:00etan.
Lola Montés