Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Old Boy (Oldeuboi)

Martxoaren 14a, ostirala, 20:00etan.

Oh Daesu korearra negozio-gizona da, ezkondua dago eta alaba bat dauka. Halako batean, etxe aurrean bahitu egiten dute eta telebista bat baino ez dagoen gela batean atxikitzen dute, urtetan. Oh Daesuk, ordea, ez daki non dagoen, ezta zergatik bahitu duten ere. Telebistaren bidez jakiten du emaztea hil egin dutela eta bera dela susmagarri nagusia. Orduan, bahituta dagoen bitartean bizitzan egin dituen eta besteentzako mingarriak izan diren gauzez idazteko erabakia hartzen du.
 
Thriller hau Garon Tsuchiya gidoilariaren eta Nobuaki Minegishi marrazkilariaren manga japoniarrean oinarritua dago. 2003an aurkeztu zuten, Park Chan-wook zuzendariaren “mendekuaren trilogia” izenekoaren bigarren emanaldi gisa, eta nazioarteko hainbat sari irabazi zituen, besteak beste Canneseko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia 2004an eta Sitgeseko Zinema Jaialdiko pelikula onenaren saria.
Hego Korea, 2003
 
Zuzendaritza: Park Chan-wook.
Gidoia: Park Chan-wook, Hwang Jo-yoon, Im Joon-hyung.
Ekoizpena: Show East Co.
Musika: Cho Young-wuk.
Argazkia: Chung Chung-hoon (C).
Antzezleak: Choi Min-sik, Yu Ji-tae, Kang Hye-jeong, Ji Dae-han, Oh Dal-su, Kim Byeong-ok, Lee Seung-Shin, Yun Jin-seo.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 120 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 7a, ostirala, 20:00etan.
La puerta de la vuelta (Saenghwalui balgyeon)

Martxoaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Lazos de guerra (Taegukgi Hwinalrimyeo)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.