Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Truman Capote (Capote)

Martxoaren 20a, osteguna, 20:00etan.

Pelikula Gerald Clarkeren eleberrian dago oinarritua; eta eleberria, aldi berean, Truman Capote idazle iparramerikar ospetsuaren bizitzako gertakari garrantzitsuenetako batean, Trumanek, 1959ko azaroan, New York Times egunkarian Clutter familiako lau senideak Kansaseko haien granjan nola hil zituzten irakurtzen duenekoan, hain zuzen ere. Horrelako gertakariak maiz agertzen ziren prentsan, baina hura deigarri gertatu zitzaion idazleari, eta teoria bat frogatzeko erabiltzea erabaki zuen; teoria hori da, hain zuzen ere, idazle egokiaren eskuetan errealitatea fikzioa bezain erakargarria izan daitekeela. Hala, The New Yorker aldizkariak kasuaren berri emateko Kansasera bidaltzea lortu zuen, Harper Lee lagunarekin batera. Capotek umeen moduko ahotsa dauka, emagizona dirudi eta jantzi bitxiak janzten ditu, eta, ondorioz, inguruko jendeak hasieran ez du ondo hartzen. Hala eta guztiz ere, ikerketaz arduratzen den agentearen, Alvin Deweyren, konfiantza lortzen du berehala. Hasieran kazetari-lan huts zena bost urte eta erdi iraun zuen literatura-proiektu epiko bihurtu zen. Proiektu horren emaitzarekin, “Odol hotzean” obrarekin, literatura-genero berri bat sortu zuen, “ez-fikziozko eleberria” alegia, eta Estatu Batuetako idazle ospetsu bihurtu zen.

Pelikularen parte handiena Manitoban (Kanada) filmatu zuten, 2004ko udazkenean, baina 2005eko irailaren 30ean estreinatu zuten, Truman Capoteren 81. urtebetetze-egunean. Filmak sari ugari irabazi zituen; Philip Seymour Hoffmanek, adibidez, aktore onenaren Oskarra, Urrezko Globoa eta BAFTA jaso zituen.

A.E.B., 2005
 
Zuzendaritza: Bennett Miller.
Gidoia: Dan Futterman.
Ekoizpena: Caroline Baron, William Vince, Michael Ohoven.
Musika: Mychael Danna.
Argazkia: Adam Kimmel (C).
Antzezleak: Philip Seymour Hoffman, Catherine Keener, Clifton Collins Jr., Mark Pellegrino, Bruce Greenwood, Chris Cooper, Bob Balaban.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 110 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información