Filmean horma metaforiko bat eraikitzea eta eraistea deskribatzen da. Filmeko sinbolismoa interpretazioari irekita dagoen arren, hormak isolatze eta alienazio sentimendu bat islatzen du.
Filma Pink Floyden 1979ko The Wall album bikoitzean oinarrituta dago eta Alan Parker-ek zuzendu zuen. Gidoia Roger Waters Pink Floydeko kantari eta baxu-jotzailearena da. Pink (Bob Geldof) rock-abeslariaren historia kontatzen da. Hasieran, Los Angeleseko hotel bateko logelan eserita agertzen da, etsita, musikaren negozioaz nazkatuta. Zuzenean aritzeko drogen laguntza behar-beharrezkoa du.
Filmak Pinken gaztarora jotzen du. Mutikoa itota bizi zen, gehiegi babesten zuen amaren eraginez. Zenbait urte geroago eskolako irakasleek zigortu egin zuten, gelan poemak idazteagatik. Abeslariak apurka-apurka bere inguruan horma bat eraiki zuen, kanpoko mundutik babesteko. Filmak hori guztia irudi hunkigarri eta epikoen bidez erakusten du.