Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El signo del Zorro (The Mark of Zorro)

Otsailaren 13a, osteguna, 20:00etan.

Istorioa XIX. mendeko Kalifornian dago girotua. Diego Vega jauna, Alejandro Vega onibar-jabe aberatsaren semea, etxera bueltatu da Espainian denboraldi bat igaro ondoren. Herrian, ikusten du Quintero gobernadoreak gizalegerik gabe jokatzen duela, modu txarrean, despota eta diktadore baten moduan. Diego jaunak mozorrotu eta, ezkutuan, zapalduen alde egiteko erabakia hartzen du. Aldi berean, bi amodio bizi ditu, bata Lolitarekin, gobernadorearen iloba ederrarekin; eta bestea Inesekin, gobernadorearen emaztearekin. Gainera, Pasquale kapitainari, gobernadorearen akolito trebeenari, aurre egin beharko dio.
 
Ekintza eta maitasun kontakizun klasikoen laburbilduma da, eta zuzenarekin bat egitea eragiteko osagai egokiak dauzka. Hala, ikusleek protagonistarekin bat egin zuten eta, ondorioz, Tyrone Power izar bihurtu zen.
 
Soinu-banda onenaren sarirako hautagai izan zen eta 2009an Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko National Film Registry delakoan sartu zuten, “kultura, historia eta estetika aldetik garrantzitsua” dela-eta zaintzeko.
A.E.B., 1940
 
Zuzendaritza: Rouben Mamoulian.
Gidoia: John Taintor Foote.
Ekoizpena: 20th Fox
Musika: Alfred Newman.
Argazkia: Arthur C. Miller (B/N).
Antzezleak: Turone Power, Linda Darnell, Basil Rathbone, Gale Sondergaard, Eugene Pallete, J. Edward Bromberg, Montagu Love, Janet Beecher.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 94 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta