Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El hombre que mató a Liberty Valance (The Man Who Shot Liberty Valance)

Otsailaren 28a, ostirala, 20:00etan.

Estatu Batuetako Kongresuko senatari zahar batek, Ransom Stoddardek (James Stewart), kazetari bati kontatzen dio zergatik joan den, benetan, bere emazte Hallierekin lagun zahar baten, Tom Doniphonen (John Wayne) hiletara. Duela urte asko, ekialdeko Ransom abokatu gaztea mendebaldeko herri txiki batera, Shinbonera heldu zen diligentzian, abokatu gisa lan egiteko eta legea betearazteko asmoarekin. Herrira heldu baino lehen, ordea, bidelapur-talde batek, Liberty Valance gaiztagin beldurgarria buru duela, lapurreta egiten du diligentzian.
 
Zuzendari iparramerikarrak pantailarako moldatutako istorio hori Dorothy M. Johnsonen kontakizun txiki batean dago oinarritua. Pelikulan Forden argumentu-filosofiaren parte handi bat dago laburbildua, esaldi honetan, hain zuzen: “kondaira gertakari bihurtzen bada, inprimatu kondaira”. Pentsamolde hori da, hain zuzen, Forden biografia baten izenburua: Print de legend.
Ameriketako Estatu Batuak, 1962
 
Zuzendaritza: John Ford.
Gidoia: James Warner Bellah, Willis Goldbeck.
Ekoizpena: Paramount Pictures.
Musika: Cyril Mockridge.
Argazkia: William H. Clothier (B/N).
Antzezleak: James Stewart, John Wayne, Lee Marvin, Vera Miles, Edmond O'Brien, Andy Devine, Ken Murray, John Carradine, Jeanette Nolan, John Qualen, Woody Strode, Lee Van Cleef, Strother Martin, Denver Pyle.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 119 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 13a, ostirala, 20:00etan.
La diligencia (Stagecoach)

Abenduaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Las uvas de la ira (The Grapes of Wrath)

Abenduaren 27a, ostirala, 20:00etan.
¡Qué verde era mi valle! (How Green Was My Valley)

Urtarrilaren 10a, ostirala, 20:00etan.
Pasión de fuertes (My Darling Clementine)

Urtarrilaren 17a, ostirala, 20:00etan.
Fort Apache (Fort Apache)

Urtarrilaren 24a, ostirala, 20:00etan.
La legion invencible (She Wore a Yellow Ribbon)

Urtarrilaren 31, ostirala, 20:00etan.
Río Grande (Rio Grande)

Otsailaren 7a, ostirala, 20:00etan.
El hombre tranquilo (The Quiet Man)

Otsailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Centauros del desierto (The Searchers)