Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Centauros del desierto (The Searchers)

Otsailaren 14a, ostirala, 20:00etan.

Sezesio-gerra amaitu eta hiru urtera, 1868an, Ethan Edwards bakartia Texaseko bere arrantxora bueltatu da, etsita, atseden hartzera. Ordea, plan guztiak eten egingo zaizkio, komantxeek familiari eraso egin eta iloba bahitzen dutelako. Orduan, Ethan eta Martin, familiak etxean hartutako mutiko mestizoa, indiarrek bahitutako ilobaren bila aterako dira, bidaia luzean. 
 
Filmak arte zinematografikoan ekarpen garrantzitsuak egin zituen arren, estreinatu zenean arrakasta txikia izan zuen eta kritika positibo gutxi batzuk baino ez zituen jaso. Denboraren poderioz, ordea, askok iritzi diote western generoko film onena dela; Steven Spielbergen aburuz, zinemaren historiako pelikula onena ere bada.
Ameriketako Estatu Batuak, 1956
 
Zuzendaritza: John Ford.
Gidoia: Frank S. Nugent.
Ekoizpena: Warner Bros. Pictures.
Musika: Max Steiner.
Argazkia: Winton C. Hoch (B/N).
Antzezleak: John Wayne, Natalie Wood, Jeffrey Hunter, Ward Bond, Vera Miles, John Qualen, Olive Carey, Henry Brandon, Ken Curtis, Harry Carey Jr., Hank Worden, Walter Coy.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 119 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 13a, ostirala, 20:00etan.
La diligencia (Stagecoach)

Abenduaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Las uvas de la ira (The Grapes of Wrath)

Abenduaren 27a, ostirala, 20:00etan.
¡Qué verde era mi valle! (How Green Was My Valley)

Urtarrilaren 10a, ostirala, 20:00etan.
Pasión de fuertes (My Darling Clementine)

Urtarrilaren 17a, ostirala, 20:00etan.
Fort Apache (Fort Apache)

Urtarrilaren 24a, ostirala, 20:00etan.
La legion invencible (She Wore a Yellow Ribbon)

Urtarrilaren 31, ostirala, 20:00etan.
Río Grande (Rio Grande)

Otsailaren 7a, ostirala, 20:00etan.
El hombre tranquilo (The Quiet Man)