Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El hombre tranquilo (The Quiet Man)

Otsailaren 7a, ostirala, 20:00etan.

John Wayne, istorio honetan, Sean Thornton da, jaioterri duen Irlandara iraganetik ihes egin nahian eta granja berreskuratzera joan den boxeolari iparramerikarra. Heldu bezain laster izugarri aldartetsua den Mary Kate Danaherrez maitemintzen da; Danaher Maureen O'Harak interpretatu zuen. Neska eskuratzeko, irlandarren jenio biziaren eta kanpoan hainbeste urte igaro ondoren ezezagun zaizkion ohituren kontra borrokatu beharko du; hori gutxi balitz, emaztegaiaren anaia ere Thorntonen kontra dago.
 
Monument Valley maitetik urrun eta herriminak jota, Ford Irlandara joan zen istorio erromantiko, sinple eta min hau kontatzeko. Istorio honetan, John Waynek, pistolen eta ukabilen ordez, bihotza erabiltzen du maite duen neska eta Innisfreeko jendea konkistatzeko. Irlandako herri horrek Cong du izena berez eta hango jendea filmazio gogoangarri horretako oroitzapenez bizi da.
 
Fordi, bere maisutasun ukaezinagatik, zuzendari onenaren laugarren Oscar saria eman zioten, baita Veneziako zinemaldiko urrezko Lehoia ere. Bistan da, beraz, haren lana berdin miresten zutela Atlantikoaren bi aldeetan.
Ameriketako Estatu Batuak, 1952
 
Zuzendaritza: John Ford.
Gidoia: Frank S. Nugent, John Ford.
Ekoizpena: Republic Pictures.
Musika: Victor Young.
Argazkia: Winton C. Hoch, Archie Stout (B/N).
Antzezleak: John Wayne, Maureen O'Hara, Barry Fitzgerald, Ward Bond, Victor McLaglen, Jack MacGowran, Arthur Shields, Mildred Natwick,
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 129 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 13a, ostirala, 20:00etan.
La diligencia (Stagecoach)

Abenduaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Las uvas de la ira (The Grapes of Wrath)

Abenduaren 27a, ostirala, 20:00etan.
¡Qué verde era mi valle! (How Green Was My Valley)

Urtarrilaren 10a, ostirala, 20:00etan.
Pasión de fuertes (My Darling Clementine)

Urtarrilaren 17a, ostirala, 20:00etan.
Fort Apache (Fort Apache)

Urtarrilaren 24a, ostirala, 20:00etan.
La legion invencible (She Wore a Yellow Ribbon)

Urtarrilaren 31, ostirala, 20:00etan.
Río Grande (Rio Grande)

Otsailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Centauros del desierto (The Searchers)