Filmak Taiwan-go langileen artean galdutako maitasun nahiz xalotasunari buruzko istorioa kontatzen digu, bikote diren neska-mutil gazte batean pertsonifikatuta. Biak ala biak Jio-fen meatzaritzako herrixka batean bizi dira, baina bizi duten pobrezia handiak ez die beren heziketarekin jarraitzen uzten eta eskola uzten dute lan bat bilatu eta soldata bat irabazteko Taipei-ko hiri handian bizitzen jartzeko. Wan ikastuna da egunez eta ikasketekin jarraitzen du gaueko eskolan; Ying, berriz, jostundegi batean laguntzaile da. Guztiek, baita haiek ere uste dute bata besterantzat egina dagoela, baina ez dute ulertzen denbora eta patua beren kontroletik at daudela.
Bere estiloa kamera ia mugitu ere egiten ez den hartze luzeetan oinarrituta dago, baina aktoreek era nahasian koreografiatuta, eta bertatik aktore horien interpretazio naturala nabarmendu behar da profesionalak ez diren arren.
Uso de cookies: Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información