Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Fort Apache (Fort Apache)

Urtarrilaren 17a, ostirala, 20:00etan.

Owen Thursday, jenerala Sezesio-gerran zehar (1861-1865) eta berriki degradatua, teniente koronel izanik heltzen da Fort Apachera agintea hartzeko Philadelphia alaba ederra alboan duela. Basamortuaren erdian dagoen Fort Apache, mugan dagoen postu militar bat da eta bertako soldaduak apatxe meskaleroen aurkako borroketan zailduta daude.
 
Jonh Forden Trilogía de la caballería osatzen duten lehen filma da eta ziklo honetan ikusiko ditugun hurrengo 2 pelikulak osatzen dituzte: La legión invencible eta Río Grande. Ejerzito iparramerikarra da istorio honen protagonista eta sorterriko indioak, etsaiak; nolanahi ere, izaera basati eta ankerra azaltzen ez duten indigenak erakusten dira estreinakoz (Apatxeak pelikulan, Sioux-ak filma inspiratzen den benetako episodioan); itxura humanoagoa erakusten da, eta itxura hori sakonduko du Ford-ek ondoren egingo dituen westernetan.
Ameriketako Estatu Batuak, 1948
 
Zuzendaritza: John Ford.
Gidoia: Frank S. Nugent.
Ekoizpena: RKO Radio Pictures.
Musika: Richard Hageman.
Argazkia: Archie J. Stout (B/N).
Antzezleak: Henry Fonda, John Wayne, Shirley Temple, Pedro Armendáriz, John Agar, George O'Brien, Anna Lee, Ward Bond, Victor McLaglen, Miguel Inclán.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 127 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 13a, ostirala, 20:00etan.
La diligencia (Stagecoach)

Abenduaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Las uvas de la ira (The Grapes of Wrath)

Abenduaren 27a, ostirala, 20:00etan.
¡Qué verde era mi valle! (How Green Was My Valley)

Urtarrilaren 10a, ostirala, 20:00etan.
Pasión de fuertes (My Darling Clementine)

Urtarrilaren 24a, ostirala, 20:00etan.
La legion invencible (She Wore a Yellow Ribbon)

Urtarrilaren 31, ostirala, 20:00etan.
Río Grande (Rio Grande)

Otsailaren 7a, ostirala, 20:00etan.
El hombre tranquilo (The Quiet Man)

Otsailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Centauros del desierto (The Searchers)