Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Pasión de fuertes (My Darling Clementine)

Urtarrilaren 10a, ostirala, 20:00etan.

Wyatt Earp-i (Henry Fonda), Dodge Cityko lehengo sheriff-ari, Tombstone hiriko komisario-postua eskaintzen diote, baina uko egiten dio anaiekin batera duen abeltzaintza-negozioan interes handiagoa baitu. Nolanahi ere, haietako bat hiltzen dutenean, hutsik dagoen postua onartzen du eta anaiak laguntzaile izendatzen ditu. Doc Holliday (Victor Mature) izeneko jokalari eta gangsterraren adiskidetasuna eta laguntza ere izango du.
 
Pasión de los fuertes zinemaren historiako western onenetako da, Ford-en maisu-lanetako bat izateaz gain. Benetan gertatutako istorioan oinarrituta dago, eta filmaren zuzendariaren arabera, Wyatt Earp-ek kontatu zion pertsonalki. Zinema-bertsio gehien izan dituen mendebalde urruneko episodioetako bat da ere, haren tituluan istorio horretako elementu ospetsuenak aprobetxatuz: Tombstone (“hilarri” euskaraz, hiriaren izena), Wyatt Earp (protagonista nagusia), duelua “OK Corral” ezagunean, eta jakina, filmari izena jartzen dion abestia (My Darling Clemetine).
Ameriketako Estatu Batuak, 1946
 
Zuzendaritza: John Ford.
Gidoia: Samuel G. Engel, Winston Miller.
Ekoizpena: 20th Century Fox.
Musika: Cyril Mockridge.
Argazkia: Joseph MacDonald (B/N).
Antzezleak: Henry Fonda, Linda Darnell, Victor Mature, Walter Brennan, Tim Holt, Ward Bond, Cathy Downs, Alan Mowbray, John Ireland, Grant Withers, Jane Darwell.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 97 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 13a, ostirala, 20:00etan.
La diligencia (Stagecoach)

Abenduaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Las uvas de la ira (The Grapes of Wrath)

Abenduaren 27a, ostirala, 20:00etan.
¡Qué verde era mi valle! (How Green Was My Valley)

Urtarrilaren 17a, ostirala, 20:00etan.
Fort Apache (Fort Apache)

Urtarrilaren 24a, ostirala, 20:00etan.
La legion invencible (She Wore a Yellow Ribbon)

Urtarrilaren 31, ostirala, 20:00etan.
Río Grande (Rio Grande)

Otsailaren 7a, ostirala, 20:00etan.
El hombre tranquilo (The Quiet Man)

Otsailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Centauros del desierto (The Searchers)