Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

De aquí a la eternidad (From Here to Eternity)

Abenduaren 26a, osteguna, 20:00etan.

Prewitt soldadua (Montgomery Clift) Hawaiira bidali dute; 1941. urtea da. Kapitainak badaki boxeolari ona dela, eta konpainiaren ordezkari gisa borrokatzea nahi du. Prewitt-ek, ordea, boxeatzeari utzi dio eta ez du parte hartu nahi. Hori jakin ondoren, nagusiek eta kideek zigortu eta makurrarazi egingo dute. Angelo Maggio (Frank Sinatra) soldadua bakarrik du lagun eta babesle. Bien bitartean, Warden sarjentua (Burt Lancaster) kapitainaren emaztearekin elkartzen hasi da; izan ere, senar-emazteek arazo larriak dauzkate. Japoniarrek Pearl Harbor eraso ondoren, ordea, guztien bizimodua hankaz gora jarriko da.

James Jones-en eleberrian oinarritutako film honek zortzi Oskar sari irabazi zituen, besteak beste honako hauek: pelikula onena, zuzendari onena, gidoi onena eta zerrendako aktore eta aktoresa onenak.

Amerikako Estatu Batuak, 1953

Zuzendaritza: Fred Zinnemann.
Gidoia: Daniel Taradash.
Ekoizpena: Columbia Pictures.
Argazki zuzendaritza: Burnett Guffey (B/N)..
Musika: George Duning.
Antzezleak: Burt Lancaster, Montgomery Clift, Deborah Kerr, Frank Sinatra, Donna Reed, Ernest Borgnine, Jack Warden, Philip Ober, Mickey Shaughnessy, Harry Bellaver, John Dennis, Merle Travis.

Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 113 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta