Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La defensa Luzhin (The Luzhin defence)

Irailaren 30a, ostirala, 20:00etan.

Laburpena

Vladimir Nabokov San Petesburgoko familia aristokratiko batean jaio zen, eta 1919. urtean Errusia utzi zuen Errusiako Iraultzatik alde egiteko. Atzerrian, mundu mailako literaturako pertsona ospetsu bilakatu zen. "La verdadera vida de Sebastian Knight / The real life of Sebastian Knight" (1941) edo "Lolita" (1955), gehien ezagutzen den nobela, zinera eramandakoa, bezalako obren egilea da. “La defensa Luzhin” lanean, Nabokov-ek bere grinarik handiena jorratuko du; hau da, xakea.
Holandako Marleen Gorris zuzendariak nobela pantaila handirako moldatu zuen John Turturro eta Emily Watson bezalako aktoreekin; azkena lan hori medio British Independet Film Awards sarietarako izendatu zuten.
Historiak pasa den mendeko hogeigarren hamarkadako amaierara eramango gaitu. Italiako herri batera joango da Errusiako Alexander Luzhin maisu bitxia, xakeko mundu-mailako lehiaketa jokatzera. Bidaian Nataliarekin maiteminduko da; hots, sozietate altuko edertasunarekin, Jean dirudunarekin ezkondu behar duenarekin.
Britaina Haundia/Frantzia, 2000
 
Zuzendaritza: Marleen Gorris
Gidoia: Peter Berry, basado en la novela The Defence, de Vladimir Nabokov
Jatorrizko musika: Alexandre Desplat
Argazkia: Bernard Lutic (Color)
Antzezleak: John Turturro (Luzhin), Emily Watson (Natalia), Geraldine James (Vera), Stuart Wilson (Valentinov), Christopher Thompson, Fabio Sartor, Mark Tandy, Kelly Hunter
 
 
Iraupena: 109 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez/italianoz, gaztelerazko azpitituluekin
Sarrera: 3 €.
Filmoteka 10 emanaldirako abonoa: 20 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 9a, ostirala, 20:00etan.
La madre (Mat)

Irailaren 16a, ostirala, 20:00etan.
Doctor Zhivago