Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Morroia (The Servant)

Azaroaren 7a, osteguna, 20:00etan.

Tony aristokratak Londresera bizitzera joatea erabaki du eta morroia kontratatu du etxeko lanak egiteko; morroia Hugo Barrett da. Maizterra liluratuta dago morroiaren eraginkortasun eta leialtasunarekin. Susanek, Tonyren neskalagunak, aitzitik, zerbait arraroa gertatzen ari denaren susmoa dauka, eta Tonyri morroia kaleratzea eskatzen dio. Egoera, ordea, nahastu egingo da, Barrettek arreba egun batzuk etxean pasatzera gonbidatuko baitu.

Zuzendariak enkoadraketa makurrak eta ispilu itxuragabetuak erabili zituen pertsonaien moralaren usteltzea eta unibertso karkaila argitara emateko. Gidoia Harold Pinter gidoilari eta Literaturako Nobel saridunak egin zuen. Robin Maughamen nobelan oinarritutako gidoi honetan drama psikologiko oso bizia irudikatu zuen. Hala, kritika bikainak eta sari ugari jaso zituen, esate batera: New Yorkeko Kritikarien Zirkuluko gidoi onenaren saria eta hiru BAFTA sari 1964an.

 

Erresuma Batua, 1963

Zuzendaritza: Joseph Losey.
Gidoia: Harold Pinter.
Ekoizpena: Springbok Productions, Elstree Distributors.
Argazki zuzendaritza: Douglas Slocombe (B/N).
Musika: Johnny Dankworth.
Antzezleak: Dirk Bogarde, Sarah Miles, Wendy Craig, James Fox, Catherine Lacey, Richard Vernon, Brian Phelan, Hazel Terry, Alison Seebohm, Philippa Hare, Dorothy Bromiley.

Hizkuntza
: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 115 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 14a, osteguna, 20:00etan.
Errege nahi zuen gizona (The Man Who Would Be King)

Azaroaren 21a, osteguna, 20:00etan.
Latorrizko danborra (Die Blechtrommel)

Azaroaren 28a, osteguna, 20:00etan.
Edukitzea eta ez edukitzea (To Have and Have Not)