Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Desiraren objektu ilun hori

Azaroaren 22a, ostirala, 20:00etan.

Sevillatik Madrilerako tren-bidaia batean, adinean sartutako Mathieu jaunak Conchita dantzariarekin izandako amodio-ezbeharrak kontatzen dizkie bagoiko bidaiariei. Lehenbizikoz topo egiten duenetik, Conchitak Mathieuren obsesioarekin jolas egiten du eta desiratik frustraziora eta maitasunetik gorroto suminkorrenera eramaten du.

Buñuelek, azken pelikula honetan, umore garratzarekin agertzen du, berriz ere, zenbateraino den frustragarria maitatzen dugun horrek gu ez maitatzea, eta zer nolako garrantzia duten gure gizartean hezkuntza kristauaren eta burgesiaren ohiturek.  Frustrazioaren adibide onena Conchitaren lentzeriak irudikatzen duen sinboloa da, lehenbizi objektu erotikoa dena gero kastitate-gerriko hautsiezin bihurtzen baita.
Film honetan, Buñuelen alderdi originaletako bat da Conchitaren papera egiteko bi aktore aukeratzea: Carole Bouquet eta Angela Molina.

Frantzia, Espainia, 1977

Zuzendaritza: Luis Buñuel
Gidoia: Luis Buñuel, Jean-Claude Carrière (basado en la novela de Pierre Louys)
Ekoizpena: Les Films Galaxie, Incine, Greenwich Film.
Musika: Richard Wagner
Argazki zuzendaritza: Edmond Richard (C).
Antzezleak: Fernando Rey, Ángela Molina, Carole Bouquet, Julien Bertheau, André Weber, Milena Vukotic, María Asquerino, Ellen Bahl, Valérie Blanco, Auguste Carrière, Jacques Debary, Antonio Duque, André Lacombe, Lita Lluch-Peiro, Annie Monange.

Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.

Iraupena: 103 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 8a, ostirala, 20:00etan.
Burgesiaren xarma zuhurra

Azaroaren 15a, ostirala, 20:00etan.
Askatasunaren mamua