Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Askatasunaren mamua

Azaroaren 15a, ostirala, 20:00etan.

Luis Buñuelen pelikula libre eta soilki surrealistenetako bat da. Pertsonaia edo egoera baten bitartez lotutako binetak agertzen dira eta, era horretan, istorioak korapilatzen. Soldadu frantses batzuk Toledoko katedralera sartzen dira Napoleonen inbasioan. Kapitain batek emakume baten estatua musukatzen du eta gizon batena hausten. Gure garaian, senar-emazte batzuk asaldatu egiten dira Parisko monumentuak dauzkaten postal batzuekin. Gizon batek gelan animaliak pasatzen ikusten ditu. Polizia-eskola batean, jendarme batek ohitura antropologikoei buruzko eskola bat ematen du. Hiltzaile bat libre uzten dute, 18 pertsona hil ondoren. Jende-oste batek, sutan, zoo bat erasotzen du, Napoleonen kontrako erresistentzia-oihuak eginez, ostruka batek zuzenean ikusleei begiratzen dien bitartean.

Italia, Frantzia, 1974

Zuzendaritza: Luis Buñuel
Gidoia: Luis Buñuel, Jean-Claude Carrière
Ekoizpena: Euro International Film (EIA), Greenwich Film Productions
Argazki zuzendaritza: Edmond Richard (C).
Antzezleak: Michel Piccoli, Jean Rochefort, Michel Lonsdale, Monica Vitti, Adriana Asti, Julien Bertheau, Jean-Claude Brialy, Adolfo Celi, Paul Frankeur, Pierre Maguelon, François Maistre, Hélène Perdriére, Claude Pieplu, Bernard Verley, Milena Vukotic.

Hezkuntza: J.B. frantzesaz, erderazko azpititulekin.
Iraupena: 104 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 8a, ostirala, 20:00etan.
Burgesiaren xarma zuhurra

Azaroaren 22a, ostirala, 20:00etan.
Desiraren objektu ilun hori