Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Burgesiaren xarma zuhurra

Azaroaren 8a, ostirala, 20:00etan.

Pelikula frantses honetan sei pertsonaia diruduni ezinezkoa egiten zaie, behin eta berriz, otorduren bat elkarrekin egiteko asmoa betetzea, eta amets eta egoera errealisten sare gero eta konplexuago batean nahasten dira. Fernando Rey enbaxadore ustel bat da, lagun burgesekin egoera komiko gero eta bitxiagoak bizi dituena. Gidoiak aurrera egin ahala, egoera horiek amets gisa agertzen dira eta filmak itxura onirikoa hartzen du, Belle de jour pelikulakoren modukoa, ametsen eta errealitatearen arteko muga lausotu egiten baita. Urrezko Aroari buruzko erreferentziak direla-eta (koitoa gauzatzeko edozer gauza egitea; apezpikuaren, burgesen eta militarren presentzia; funsgabeko hilketa), historia bikain hau Buñuelen betiko gaien gainbegirada berri baten modukoa da.

Pelikula honekin ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oskar saria irabazi zuen Luis Buñuelek 1973an.
 

Frantzia, Italia, Espainia, 1972

Zuzendaritza: Luis Buñuel.
Gidoia: Luis Buñuel, Jean-Claude Carrière.
Ekoizpena: Greenwich Film Productions, Jet Films, Dean Film.
Argazki zuzendaritza: Edmond Richard (C).
Antzezleak: Fernando Rey, Paul Frankeur, Delphine Seyrig, Jean-Pierre Cassel, Stéphane Audran, Michel Piccoli, Bulle Ogier, Julien Bertheau, Milena Vukotic, Maria Gabriella Maione, Claude Pieplu, Muni, François Maistre, Pierre Maguelon, Maxence Mailfort.

Idioma: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.
Duración: 102 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 15a, ostirala, 20:00etan.
Askatasunaren mamua

Azaroaren 22a, ostirala, 20:00etan.
Desiraren objektu ilun hori