Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La lengua de las mariposas

Urriaren 25a, ostirala, 17:30etan.

Galiziako herri txiki batean, 1936an, Moncho, 8 urteko mutikoa, eskolara itzultzen da, gaixotasun luze baten ostean. Une horretatik aurrera jakintzaren eta bizitzaren ikasketa hasten da Roque lagunaren eta Don Gregorio maisu bereziaren eskutik (azken hori Fernando Fernán-Gómezek interpretatzen du). Irakasleak askotariko ezagutzak irakatsiko dizkie, hala nola patataren jatorria eta tximeleten mihiek kiribil forma izan behar dutela. Uztailaren 18an dena apurtzen da. Testuinguru berri horretan, ikasitako balioak eta printzipioak baztertu eta ikaslearen eta irakaslearen arteko harremana eten egingo da.
 
Filma Manuel Rivasen izen bereko eleberrian oinarrituta dago eta gidoi egokiturik onenari emandako Goya saria lortu zuen 1999an.
Espainia, 1999
 
Zuzendaritza: José Luis Cuerda.
Gidoia: Rafael Azcona, José Luis Cuerda, Manuel Rivas.
Ekoizpena: Sogetel, Las producciones del escorpión, Grupo voz.
Argazkia: Javier Salmones (C).
Musika: Alejandro Amenábar.
Antzezleak: Fernando Fernán-Gómez, Manuel Lozano, Uxia Blanco, Gonzalo Uriarte, Alexis de los Santos, Guillermo Toledo, Tamar Novas, Celso Bugallo, Jesús Castejón, Elena Fernández.
 
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 97 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta