Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Los siete samuráis (Shichinin no Samurai)

Urriaren 17a, osteguna, 19:30etan.

XVI. mendeko Japonian, nekazari babesgabeen herrixka bati bat-batean gaizkileen talde batek eraso egiten dio. Herrixkako adinekoak gomendatuta, herritar batzuk hirira joaten dira samurai batzuk kontratatzera, herria defendatu dezaten. Soldata bakarra janaria eta aterpea den arren, Kanbei izeneko samurai beterano batek proposamena onartu eta banan-banan biltzen ditu zenbait samurai talde bitxi batean, herrixkara joateko.
 
Film honek Zilarrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Mostran eta Oscar sarietarako bi izendapen izan zituen. Hori dela eta, mendebaldean arrakastarik handiena lortu zuen film japoniarretako bat izan zen eta mendebaldean gerora egindako ekoizpenetan eragina izan zuen, hala nola Los siete magníficos western ezagunean.
Japonia, 1954
 
Zuzendaritza: Akira Kurosawa.
Gidoia: Akira Kurosawa, Shinobu Hashimoto, Hideo Oguni.
Ekoizpena: Toho.
Argazkia: Asakazu Nakai (B/N).
Musika: Fumio Hayasaka.
Antzezleak: Toshirô Mifune, Takashi Shimura, Yoshio Inaba, Seiji Miyaguchi, Minoru Chiaki, Daisuke Katô, Ko Kimura, Kamatari Fujiwara, Keiko Tsushima, Yoshio Tsuchiya, Kokuten Kôdô.
 
Hizkuntza: J.B. japonieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 205 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 3a, osteguna, 20:00etan.
Cuentos de Tokio (Tokyo monogatari)

Urriaren 10a, osteguna, 20:00etan.
El intendente Sansho (Sansho Dayu)

Urriaren 24a, osteguna, 20:00etan.
La balada de Narayama (Narayama bushiko)