Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El bosque animado

Urriaren 2a, asteazkena, 20:00etan.

Filma Wenceslao Fernández Flórez (1885-1964) idazle galiziarraren izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Lanean, Galiziako landa-inguru txiki baten barruan ezartzen diren harremanak erakusten dira. Basoa ere beste protagonista bat da. Pertsonaiak atseginak eta gizatiarrak dira, mundu zoragarri batetik paseatzen dira eta elkar gurutzatzen diren istorioen sarea osatzen dute. Feldetestas izeneko bidelapurra, maitemindutako putzugile herrena, neska langile bat, mutiko maltzur bat, abadea, Guardia Zibila, jaun dirudun bat eta lagun bila dabilen mamu bat dira zuzendariak trebetasun handiz elkar gurutzatzen dituen pertsonaia batzuk. Horiekin guztiekin, gizarte eta garai baten erretratu kostunbrista egiten da, ikuspuntu umoretsutik.
 
Film koral honek arrakasta handia lortu zuen 1987an, eta bost Goya irabazi zituen, besteak beste, filmik onena, gidoirik onena eta aktorerik onena (Alfredo Landa).
Espainia, 1987
 
Zuzendaritza: José Luis Cuerda.
Gidoia: Rafael Azcona.
Ekoizpena: Classic Films Producción.
Argazkia: Javier Aguirresarobe (C).
Musika: José Nieto.
Antzezleak: Alfredo Landa, Miguel Rellán, Manuel Alexandre, Fernando Valverde, Alejandra Grepi, Encarna Paso, Amparo Baró, Alicia Hermida, María Isbert, Luis Ciges, Paca Gabaldón, Fernando Rey, Antonio Gamero, Alicia Agut, Alicia Sánchez.
 
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 108 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
Atraco a las tres

Irailaren 11, asteazkena, 20:00etan.
Vente a Alemania, Pepe

Irailaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
Las verdes praderas

Irailaren 25a, asteazkena, 20:00etan.
La vaquilla

Urriaren 9a, asteazkena, 20:00etan.
El pecador impecable

Urriaren 16a, asteazkena, 20:00etan.
El rey del río

Urriaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
La luz prodigiosa

Urriaren 30a, asteazkena, 20:00etan.
Luz de domingo

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.