Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La mitad del mundo

Irailaren 27a, ostirala, 20:00etan.

Filmean Mingo adimen-atzerapena duen gazte baten sexu-iratzartzea kontatzen da. Mingo karismatikoa eta poeta fantasiatsua da, eta eguneroko bizitzako xehetasun txikienetan jartzen du arreta. Maitale-izaera berriak ospea ekartzen dio, baina baita arazoak ere: agerian uzten ditu herri itsutuaren aurreiritziak eta moral faltsua. Herriak, akatsak zuritzeko, erru gutxien duenaren heriotzarekin mendekua hartuko du.
 
Filma zuzendari mexikarraren opera prima da eta Ariel sarietarako hiru izendapen lortu zituen 2010ean.
Mexiko, 2009
 
Zuzendaritza eta gidoia: Jaime Ruiz Ibáñez.
Ekoizpena: IMCINE, UNAM, FOPROCINE.
Argazkia: Alejandro Ramirez Corona.
Musika: Armando Rosas.
Antzezleak: Hansel Ramírez, Luisa Huertas, Susana Salazar, Ignacio Guadalupe, Paulina Gaitán, Lumi Cavazos, Fernando Becerril, Raúl Adalid, Ana Karina Guevara, Isaura Espinoza, Iazua Larios, Eugenio Martínez, José Juan Meraz.
 
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 92 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 6a, ostirala, 20:00etan.
Espiral

Irailaren 13a, ostirala, 20:00etan.
El estudiante

Irailaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Vuelve a la vida

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.