Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Espiral

Irailaren 6a, ostirala, 20:00etan.

Bizimodua hobetzeko, gizonek emigratu egiten dute, baina ez dira konturatzen salbatu nahi duten hori suntsitu egiten dutela, hots, familia. Hau Diamantina eta Araceli Oaxacako Mixtecako bi neska gazteren istorioa da. Bien gizonek iparraldera jotzen dute hobekuntza ekonomikoen bila. Santiagok dirua lortu nahi du Diamantinarekin ezkondu ahal izateko. Macariok familia pobreziatik atera nahi du. Gizonak herrira itzultzen direnean, guztia aldatuta aurkituko dute.
 
Filmak bi izendapen lortu zituen Ariel sarietan 2009an.
Mexiko, 2008
 
Zuzendaritza: Jorge Pérez Solano.
Gidoia: Jorge Pérez Solano.
Ekoizpena: IMCINE.
Argazkia: César Gutiérrez Miranda (C).
Musika: Rubén Luengas Pérez.
Antzezleak: Iazua Larios, Mayra Serbulo, Ángeles Cruz, Xochiquetzal Rodríguez, Columba Domínguez, Leonardo Alonso, Noé Hernández, Aurora Clavel, Roberto Mares.

Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 99 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 13a, ostirala, 20:00etan.
El estudiante

Irailaren 20a, ostirala, 20:00etan.
Vuelve a la vida

Irailaren 27a, ostirala, 20:00etan.
La mitad del mundo