Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Blancanieves

Ekainaren 26a, asteazkena, 20:00etan.

Edurnezuri Carmen da, bere amaorde zitalak, Encarna, haurtzaroan sufriarazi ziona. Bere iraganetik ihes egin nahian, bidaia zoragarri bati ekingo dio lagun batzuekin batera: nano torero antzerki-talde bat. Ipuin klasikoaren bertsio orijinala, 20ko hamarkadan Espainia Hegoaldean girotua, abenturez, emozioz eta umorez betea.
 
Edurnezuri ipuinaren bertsio aske honekin, Pablo Berger-ek Europako zinema mutuari txerazko omenaldia egitea lortu du estetika ahaltsua duen, bere planteamenduan ezohikoa den, umore beltza, gizarte-satira eta zinema espresionista alemaniar handira hurbiltzen den tonua konbinatzen dituen filmarekin. Filmaren sinopsi ofizialaren arabera, “Inoiz ez ziguten ipuina horrela kontatu…”.
 
Filma 2012ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen. 2012ko Goya Sariak galako protagonista handia izan zen, non hamar estatuatxo lortu zituen, horien artean, filmik onenarena eta aktoresa onenaren saria Maribel Verdu-rentzako izan zen.
Espainia, 2012
 
Zuzendaritza eta gidoia: Pablo Berger.
Ekoizpena: Arcadia Motion Pictures
Argazkia: Kiko de la Rica (B/N).
Musika: Alfonso de Vilallonga
Antzezleak: Macarena García, Maribel Verdú, Sofía Oria, Daniel Giménez Cacho, Ángela Molina, Pere Ponce, Josep María Pou, Inma Cuesta, Ramón Barea, Emilio Gavira, Sergio Donado, Oriol Vila.
 
Hizkuntza: mutua.
Iraupena: 104 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 5a, asteazkena, 19:30etan.
El ladrón de Bagdad (The Thief of Bagdad)

Ekainaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
La Bella y la Bestia (La Belle et la Bête)

Ekainaren 19a, asteazkena, 20:00etan.
El Decamerón (Il Decameron)