Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El ladrón de Bagdad (The Thief of Bagdad)

Ekainaren 5a, asteazkena, 19:30etan.

“Mila eta bat gau” ipuin arabiarren egokitzapena, Fairbanks berak egina, alfonbra hegalarien, genioen eta sorginkeria zitalen istorio magikoa, zinema mutu amerikarrean une gorenetako bat izan zen. Kritikari guztiek magistraltzat kalifikatu zuten Korda-k 1940an egindako ondorengo bertsioa ere, zituen berezitasungatik eta kolore bikainengatik, baina asko izan ziren Walsh-en filma zela kontaketa “energia” zuena ziotenak.
Bagdadeko kaleetan jarduten duen hatz abileko eskuluze bat, egun batean, Kalifaren jauregian sartzen da altxor bat lapurtzeko asmoz. Han printzesa ikusten du eta harekin maitemintzen da. Bere kidearekin batera printzesa bahitzeko plan bat egiten du printzesarekin ezkontzeko ezkongaiei entzunaldia egingo zaiela aprobetxatuz.
Ameriketako Estatu Batuak, 1924
 
Zuzendaritza: Raoul Walsh.
Gidoia: Lotta Woods, Douglas Fairbanks.
Ekoizpena: Douglas Fairbanks Pictures.
Argazkia: Arthur Edeson (B/N).
Antzezleak: Douglas Fairbanks, Julanne Johnson, Anna May Wong, Sojin, Snitz Edwards, Charles Belcher, Brandon Hurst.
 
Hizkuntza: mutua (Josetxo Fernandez Ortegak musika zuzenean jotzen duela).
Iraupena: 140 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
La Bella y la Bestia (La Belle et la Bête)

Ekainaren 19a, asteazkena, 20:00etan.
El Decamerón (Il Decameron)

Ekainaren 26a, asteazkena, 20:00etan.
Blancanieves