Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Mi arquitecto (My Architect)

Maiatzaren 29a, asteazkena, 20:00etan.

Nathaniel Kahnek 11 urte baino ez zituen haren aita, Louis I. Kahn, 1974. urtean, New Yorkeko Penn Station geltokiko komunetan, bihotzekoak jota hil zenean. Bere pasaportean helbidea ezabatuta zegoen, eta haren gorpua hiriko gorputegira eraman zuten. Han, hiru egun eman zituen, norbaitek erreklamatu zuen arte. Heriotza izugarri, bakarti eta anonimo hori, Louis Kahnen biografia ixten duen orria da, ironikoki. Arkitekturaren historian XX. mendearen bigarren zatian eragin handia izan zuen artista erraldoia izan zen.  Haren semea, Nathaniel Khan, ezkonduta zegoenean beste emakume batekin izandako harremanaren ondorioz jaiotakoa, bien arteko harremana azaltzen saiatu da, bere aitak, pobreziari eta haurtzaro gorabeheratsu baten ondorioei aurre egin zien etorkin juduak, mundu osoan eraiki zituen eraikin ederren bidez. Haren arte-ondarea egiaren bilaketa irmoa izan zen, nahiz eta sekretuz, iluntasun eta kaosaz beteriko bizitza pertsonala izan.
 
Nathanielek bost urte eman zituen lana prestatzen, eta bere gurasoak izan zituen harremanen protagonistak aurkitzen, maisua eta bere historia pertsonaletik alde batera utzi dituzten xehetasunak hobeto ezagutzeko. Horren emaitza, iragan mendeko arkitekto nabarmenenetako baten semeak zuzendutako dokumental paregabea da.
Ameriketako Estatu Batuak, 2003
 
Zuzendaritza eta gidoia: Nathaniel Kahn.
Ekoizpena: New Yorker Films, HBO Documentary.
Argazkia: Robert Richman (C).
Musika: Joseph Vitarelli.
Antzezleak: Louis Kahn, Nathaniel Kahn, I.M. Pei, Philip Johnson, Frank O. Gehry.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 116 min.
Aurkezten du: Mariano González.

Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena leihatilan hartzen bada (leku guztiak bete arte)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
Objetivado (Objectified)

Maiatzaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
El ilusionista (L’illusionniste)

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información