Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El ilusionista (L’illusionniste)

Maiatzaren 22a, asteazkena, 20:00etan.

Frantziako Jacques Tati (Día de fiesta, Mi tío) zuzendari bikainak duela mende erdi baino gehiago idatzi zuen gidoi hau, baina ezin izan zuen orduan filmatu, beraz, luzaroan geratu zen Zinematografiaren Zentro Nazionalaren artxiboetan gordeta. Erabiltzailearen beraren ikuspegitik XX. mendeko arkitektura eta hiria azaltzen hoberen jakin duen egileetako bat da. Zenbait urte beranduago, haren alabak, Sophie Tatischeffek, istorio hunkigarri hori ezin zuela alde batera utzi sentitu zuen, eta Sylvain Chomet zuzendariaren esku utzi zuen. Tatiren magia paregabea gogora ekartzeko eta ikusleen belaunaldi berri bati aurkezteko erronka hartu zuen bere gain. Emaitza, edertasuna eta sentikortasuna bateratzen dituen animazio klasikoko lan zoragarria da; marrazketari, arkitekturari eta marraztutako hiriaren egindako omenaldia da.
 
Istorioa 50eko hamarkadako azken urteetan gertatzen da, rockaren iraultzak music-hallen unibertsoa astindu zuenean, eta magia-ikuskizunak zentzugabetzat eta zaharkitutzat hartzen hasi zirenean. Ilusionista egunero konturatzen da desagertzear dagoela, beraz, Parisko areto handiak utzi eta Europa erditik joaten da zortearen bila, galdutako tolesgabetasuna berreskuratzeko. Neska bat haren jarraitzaile leiala bihurtuko da ustekabean, eta mago zaharra saiatuko da hari hutsik ez egiten, trukuak benetakoak direla uste duelako.
Erresuma batua, Frantzia, 2010
 
Zuzendaritza: Sylvain Chomet.
Gidoia: Jacques Tati.
Ekoizpena: Django Films (animación).
Musika: Sylvain Chomet.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 80 min.
Aurkezten du: Luis Tena.

Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena leihatilan hartzen bada (leku guztiak bete arte)

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
Objetivado (Objectified)

Maiatzaren 29a, asteazkena, 20:00etan.
Mi arquitecto (My Architect)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.