Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Eames: el arquitecto y la pintora (Eames: The Architect and the Painter)

Maiatzaren 8a, asteazkena, 20:00etan.

Diseinatzaile, artista eta arkitektoentzat erabateko erreferentea da Eames. Charlesek eta Rayk osatutako bikotea funtsezkoa da XX. mendean, hainbat arlotako lanak dituztelako: arkitektura, altzariak, diseinua, filmak, jolasak, barnealdeak, erakusketak; baita mundu militarra ere. Eamesen bulegoa, Venice Beachen (Los Ángeles) dagoen Washington Boulevard kaleko 901. zenbaki mitoa, iragan mendeko aditu nabarmenenen jardueren gunea izan zen.  Charles Eames arkitektoak eta haren Cranbrookeko kide, emazte eta bazkide sortzailea den Ray Kaiser artistak osatutako bikotea mundu osoan da ezaguna, beirazko zuntzez eta aluminioz egindako plywood-ez baliatuz ekoiztutako hainbat altzariengatik. Eurek sortutako aplikazio teknologikoak erabiltzen zituzten, eta garai hartarako oso berritzaileak ziren. Diseinu moderno ikonoak sortu zituzten, hala nola Lounge Chair edo Aluminium, Eamestarren diseinua gustukoa dutenen giroetan nagusi direnak. Jolasean eta asmamenean oinarrituz hasitako ikerketek haien bizimodua nahiz lana barne hartu zituzten, eta geroko belaunaldietan eragin handia izan zuten. Filma New Yorkeko IFC zentroan estreinatu zuten, eta dagoeneko Estatu Batuetako aretorik esklusiboenetan eman dute.
Ameriketako Estatu Batuak, 2011
 
Zuzendaritza: Jason Cohn, Bill Jersey.
Lokuzioa: James Franco.
Ekoizpena: Quest Productions, Bred and Butter Films, American Masters, WNET.
Musika: Michael Bacon.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 84 min.
Aurkezten du: María Urmeneta.
Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena leihatilan hartzen bada (leku guztiak bete arte)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
Objetivado (Objectified)

Maiatzaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
El ilusionista (L’illusionniste)

Maiatzaren 29a, asteazkena, 20:00etan.
Mi arquitecto (My Architect)

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información