Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Amor (Amour)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.

Amor; narrazio lehor, zorrotz, artifiziorik gabeko baina sentimendu eta emozioez betetakoan zentzuz beterik dagoen izenburu esplizitua. Sentimendu eta emozio horiek Jean-Louis Trintignant bikainaren eta Emmanuelle Riva apartaren keinu, begirada, hitz eta pasillo bateko paseo ez seguruetan jasotzen dira. Bizitza osoaren gainbeherak, artista burgesen etxearen barnean, ikusle sentibera hunkituko du Michael Hanekek, azken urteetako zinemagilerik interesgarrienetarikoak, egindako eszenaratze argiari esker.
 
Filma Nafarroako Golem enpresak banatu du Espainian, eta horrek izenburu hori hautatzeko uste osoa errematatu du 2012. urteko interesgarrienaren ordezkari gisa. Ingurukoa izatea aprobetxatuaz, saio hau eskainiko dugu haiek pelikula aurkez dezaten, banatzaile, Hanekeren lagun eta filmak mundu osoko zine-aretoetan izandako arrakastaren partaide gisa izandako esperientzia erakustearekin batera.
 
Amor filmak, besteak beste sari hauek jaso ditu: Cannesko Jaialdiko urrezko Palma; ingelesa ez den hizkuntzan egindako pelikula onenaren Oskarra; Europako Zine Sariaren 4 sari: pelikula, zuzendari, eta aktore onenak; 5 Cesar sari, pelikula, zuzendari eta aktore onenak barne. Ingelesa ez den hizkuntzan egindako pelikula onena bezala hautatua izan zen honako hauetan: Urrezko Globoak, Critics Choice Awards, BAFTA, Independent Spirit Awards, New Yorkeko Kritikarien Zirkulua, e.a.     
Frantzia, Alemania, Austria, 2012

Zuzendaritza: Michael Haneke
Ekoizpena: Les Films du Losange, X-Filme Creative Pool, Wega Film, France 3 Cinéma, ARD Degeto, Bayerischer Rundfunk, Westdeutscher Rundfunk, Canal+, France Télévisions.
Gidoia: Michael Haneke
Argazkia: Darius Khondji(C.).
Musika: Franz Schubert, Ludwig Van Beethoven, Johann Sebastian Bach.
Muntaketa: Nadine Muse, Monika Willi.
Antzezleak: Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva, Isabelle Huppert, William Shimell, Ramón Agirre, Rita Blanco, Alexandre Tharaud, Laurent Capelluto, Carole Franck, Dinara Drukarova.

Iraupena: 127 min.
Hizkuntza: V.O. J.B. gaztelerazko azpitituluekin.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)