Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Dracula: Pages of a Virgin’s Diary

Apirilaren 25a, osteguna, 20:00etan.

Pelikula honetan, Kanadako Guy Maddin zuzendariak pantaila handira eramango du Bram Stokerren Drácula nobela gotikoa, haren jaioterriko Winnipeg Kanadar Errege Balletak interpretatua. Horretarako, XX. mendearen hasierako zine mutu espresionistaren estilora jo zuen, eta pelikula berezia sortzea lortu zuen zuri-beltzean, Alemaniako zinema espresionistaren tradizioarekin lotzen dena, dantzaren bitartez kontatua. Eszenaratze hunkigarria eta dekoratu espresionistei esker, Maddinek dantzaren, dramaren eta itzalaren jai aparta, erotikoa eta zirraragarria asmatu du, Conde ezagunaren eta biktima zaurituen txotxongilo gotiko handia sortzeko, Gustav Mahlerren musikarekin apainduta.
Historia guztia balletaren bidez antzezten da. Hitzak zine mutuan agertzen diren izenburuak bezala dira, urriak, eta erabat ezinbestekoak direnean bakarrik azaltzen dira. Ballet orijinala konpainia berak antzeztu zuen antzerkian, eta Guy Maddinek eszenako hizkuntza hizkuntza zinematografikora itzultzea lortu du. 
 
Aurretik, bideodantzen piezak eskainiko dira.
Kanada, 2002
 
Zuzendaritza: Guy Maddin
Gidoia: Bram Stoker (novela) y Mark Godden (ballet Dracula)
Antzezleak: Zhang Wei-Qiang, Tara Birtwhistle, David Moroni, CindyMarie Small, Johnny Wright, Stephane Leonard, Matthew Johnson, Keir Knight, Brent Neale, Stephanie Ballar
Musika: Gustav Mahler
Dirección de fotografía: Paul Suderman (B/N)
Muntaketa: Deco Dawson
Ekoizpena: Danishka Esterhazy, Lesley Oswald, Robert Sherrin, Vonnie Von Helmolt.
Ekoizle: Vonnie Von Helmolt Film. En asociación con: Canadian Broadcasting Corporation (CBC), Dracula Productions Inc., Royal Winnipeg Ballet.
 
Hizkuntza: hitzik gabea.
Iraupena: 73 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 4a, osteguna, 20:00etan.
Las zapatillas rojas (The Red Shoes)

Apirilaren 11, osteguna, 20:00etan.
Pina

Apirilaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Dante imaginado

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.