Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La tienda en la calle mayor (Obchod na Korze)

Apirilaren 5a, ostirala, 20:00etan.

II. Mundu Gerran zehar (1939-1945), Eslovakiako hiri txiki batean, Anton Brtko (Jozef Króner) arotz apalak ironiaz eta mespretxuz begiratzen die nazien jarraitzaileei; izan ere, haien diziplina jarri nahi diote komunitateari, zurezko piramide absurdo bat eraiki nahi dute Hitlerren omenez eta ukitu arioa eman nahi die judutarren dendei. Bizitza baketsua egiten ahalegintzen bada ere, Evelyn (Hana Slivková) emaztearen eta Markus (Frantisek Zvarík) koinatuaren, hots, tokiko buruzagi faxistaren, presioak ez dio bakean bizitzen uzten. Markusek Lautmann andre zaharraren (Ida Kaminská) mertzeriaren kargu egiteko eskainiko dio, ario gisa, eta, orduan, haren bizitza nahastuta geratuko da. Evelyn aberasteko ideiarekin poztuko den bitartean, Anton saiatuko da Lautmann andreari ulertarazten negozioa utzi beharra duela judutarra izateagatik. Hala ere, bien artean samurtasun eta elkarrekiko ulermen harremana sortuko da. Dendan egoera komikoak gertatuko dira, kanpoan sukar antisemita areagotzen den bitartean.
 
Zintak hainbat sari eskuratu zituen, tartean ingelesa ez den hizkuntzan egindako film onenaren urrezko estatua txikia eta New Yorkeko Kritikarien Zirkuluak atzerriko pelikula onenarentzat emandako saria.
Txekoslovakia, 1965
 
Zuzendaritza: Ján Kadár, Elmar Klos.
Gidoia: Ladilsav Grossman, Ján Kadár, Elmar Klos.
Ekoizpena: Filmové Studio Barrandov.
Argazkia: Vladimir Novotny (B/N).
Musika: Zdenek Liska.
Antzezleak: Josef Kroner, Frantisek Zvarik, Ida Kaminska, Hana Slivkova, Martin Holly, Helena Zvarikova, Martin Gregory, Adam Matejka.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 111 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 12a, ostirala, 20:00etan.
Mi dulce pueblecito (Vesnicko ma strediskova)

Apirilaren 19a, ostirala, 20:00etan.
Escuela primaria (Obecna skola)

Apirilaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Los solitarios (Samotári)