Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Muerte llega de noche (Stop Me Before I Kill)

Martxoaren 7a, osteguna, 20:00etan.

Kamioi batekin istripu traumatikoa jasan eta gero, Alan Colby lasterketetako pilotu ezaguna, Ronald Lewis-ek interpretatua, Kosta Urdinera joango da Denise emaztearekin, sendatze aldera. Baina ez da pentsatzen zutena bezain erraza izango, Alanek maiz jasango baititu bulkada bortitzak. Psikiatra batek bere burua eskainiko du Alani bere egoera gainditzen laguntzeko.
Gidoia Ronald Scott Thorn-en nobelan oinarritzen da; azken hori kolaboratzailea da obra zinera egokitzeko lanean. Soinu-bandaz Stanley Black arduratuko da, konpositorea, moldatzailea, piano-jotzailea eta orkestra-zuzendari ingelesa, pelikuletarako soinu-banda ugari idatzi zituena.
Erresuma Batua, 1960
 
Zuzendaritza: Val Guest.
Gidoia: Val Guest, Ronald Scott Thorn.
Ekoizpena: Falcon, Hammer Film Productions.
Argazkia: Gilbert Tyalor (B/N).
Muntaketa: Bill Lenny.
Musika: Stanley Black.
Antzezleak: Claude Dauphin, Diane Cilento, Ronald Lewis, Françoise Rosay, Bernard Braden, Katya Douglas, Barbara Chilcott, Anne Tirard, Edwin Styles, George Merritt.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 107 min.

Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 14a, osteguna, 19:30etan.
Horizontes de grandeza (The Big Country)

Martxoaren 21a, osteguna, 20:00etan.
Verano violento (Estate violenta)