Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Haizearen oinordetza (Inherit the Wind)

Otsailaren 15a, ostirala, 20:00etan.

Jerome Lawrence eta Robert E-ren antzezlanaren egokitzapena, 1925eko udan egin zen epaiketa sonatuan oinarritua. Tennessee estatuan, predikari fanatiko batek Bertram Cates irakasle gaztea epaitegien aurrera eramaten du, zeina, ikasgelan Darwin-en eboluzioaren teoria azaltzeagatik eta Biblian jasota datorren gizakiaren kreazio jainkotiarra ukatzeagatik atxilotua izan zen. Darwinismoaren eta kreazionismoaren teoria kontrajarriak Henry Drummond abokatu defendatzailea eta Matthew Harrison Brady lider ultrakontserbadorea, akusazioaren abokatua, sinesmen-bataila leherkor batean aurrez aurre jartzen dituzten aurkako bi poloak dira. Epaiketa, gizarte-garrantzia ikaragarria izan zuen defentsaren abokatuaren eta akusazioaren abokatuaren arteko bataila titaniko eta ikuskizun mediatiko bihurtu zen; izan ere, defentsa egunkari garrantzitsu batek finantzatua eta kazetari ospetsu batek jarraitua izan zen. Fredric March-ek Zilarrezko Hartza lortu zuen Berlingo Jaialdian eta filmak Oscarrerako hainbat izendapen lortu zituen: egokitutako gidoirik onenarena, aktorerik onenarena (Spencer Tracy), argazkirik onenarena eta muntaiarik onenarena.
Emeriketako Estatu Batuak, 1960
 
Zuzendaritza: Stanley Kramer.
Gidoia: Harold Jacob Smith y Ned Young.
Ekoizpena: United Artists, Stanley Kramer Productions.
Argazkia: Ernest Laszlo (B/N)
Musika: Ernest Gold.
Muntaketa: Frederic Knudtson
Antzezleak: Spencer Tracy, Fredric March, Gene Kelly, Dick York, Claude Akins, Florence Eldridge, Donna Anderson, Noah Berry jr., Harry Morgan.
 
Hizkuntza: Gazteleraz.
Iraupena: 123 min.
Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
Bakarrik arriskuaren aurrean (High Noon)

Otsailaren 8a, ostirala, 20:00etan.
Caineko matxinada (The Caine Mutiny)