Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Caineko matxinada (The Caine Mutiny)

Otsailaren 8a, ostirala, 20:00etan.

Queeg kapitain zorrotzak (Humphrey Bogart), nerbio akidura eta fobia neurotikoak jasaten dituen gizona, Bigarren Mundu Gerra lehertzen denean bere gain hartzen du Caine itsasontziaren agintea; hori itsasontzi minaketari iparramerikarra da eta bertako tripulazioak ez du batere diziplinarik. Gainerako ofizialek aurkako iritzia eduki arren, aldaketak egiten ditu eta hartzen dituen neurri arbitrarioak direla eta bere tripulazioak neurotiko arriskutsutzat hartzen dute. Ekaitz bortitz baten zehar, Queeg kapitainak itsasontziaren kontrola galtzen du eta bigarren ofizialak agintea uztera behartzen du eta agintean ordezkatzen du. Gertakari horrek gerra-kontseilu bati bide ematen dio.
 
Filmak Oscarretarako zazpi izendapen jaso zituen, filmik, aktorerik (Humphrey Bogart) eta bigarren mailako aktorerik (Tom Tully) onenarenak barne.
Emeriketako Estatu Batuak. 1954
 
Zuzendaritza: Edward Dmytryk.
Gidoia: Stanley Roberts. Basada en la novela de Herman Wouk.
Ekoizpena: Stanley Kramer para Columbia Pictures.
Argazkia: Franz Planer (C)
Musika: Max Steiner.
Muntaketa: Henry Batista.
Antzezleak: Humphrey Bogart, José Ferrer, Van Johnson, Fred MacMurray, Robert Francis, May Wynn, Tom Tully, E.G. Marshall, Arthur Franz, Lee Marvin, Warner Anderson, Claude Akins, Katherine Warren, Jerry Paris, Steve Brodie.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 124 min.
Prezioa: 3€ (2€ 10 sarrerako abonuarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
Bakarrik arriskuaren aurrean (High Noon)

Otsailaren 15a, ostirala, 20:00etan.
Haizearen oinordetza (Inherit the Wind)