Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Fanny och Alexander

Otsailaren 1a, ostirala, 19:30etan.

1982an, Bergmanek Fanny y Alexander zinemarako egindako azken filma estreinatu zuen. Lau Oscar sari irabazi zituen atzerriko film onenaren, argazkigintzarik onenaren, zuzendaritza artistiko onenaren eta jantzi onenen kategorietan. Filmak Urrezko Globoa, César saria, Suediako Guldbagge saria eta atzerriko filmik onenaren David di Donatello saria irabazi zituen. Proiektua hasieran telebistarako lau zatiko film bat izateko pentsatuta zegoen, 312 minutuko iraupenarekin. Gerora, proiekzio zinematografikorako editatu zen, iraupen txikiagoarekin. Horrenbeste sari irabazi zituenez, askorentzat maisulanez betetako ibilbidearen urrezko brotxea zen.
 
Filmean Uppsala Suediako hiri txikian joan den mendearen hasieran bizi izan zen familia handi baten bizitza kontatzen da. Pertsonaia nagusiak bi ume dira, Fanny eta Alexander, haien ama eta aitaren aldeko amama. Zuzendariarengan ohikoak diren gaiak jorratzen dira, hala nola harreman pertsonalak, bikote-harremanen zailtasunak, denbora igarotzea, zahartzaroa iristea eta heriotza protagonista moduan. Filmean zuzendariaren autobiografia ere nola edo hala jasotzen da, esaterako linterna magikoa aurkitzea, zinemaren objektu aitzindaria, zuzendariak idatzitako liburu bati izena ematen diona.

Suedia, Alemania, Frantzia, 1982

Zuzendaritza: Ingmar Bergman
Gidoi: Ingmar Bergman
Ekoizpena: Personafilm, Svenska Filminstitutet, Sveriges TV1, Gaumont.
Argazki zuzendaritza: Sven Nykvist (C)
Musika: Daniel Bell.
Muntaketa: Sylvia Ingemarsson
Antzezleak: Bertil Guve, Pernilla Allwin, Gunn Wållgren, Ewa Fröling, Jarl Kulle, Erland Josephson, Allan Edwall, Börje Ahlstedt, Mona Malm, Gunnar Björnstrand, Jan Malmsjö, Mats Bergman, Lena Olin, Peter Stormare.

Iraupena: 197 min.
Hizkuntza: J.B. suedieraz, alemanaz eta ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.

SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Det sjunde inseglet

Abenduaren 7a, ostirala, 20:00etan.
Smultronstället

Abenduaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Jungfrukällan

Abenduaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Säsom i en spegel

Abenduaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Nattvardsgästerna

Urtarrilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Tystnaden

Urtarrilaren 11, ostirala, 20:00etan.
Persona

Urtarrilaren 18a, ostirala, 20:00etan.
Viskningar och rop

Urtarrilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Höstsonaten