Beraietako baten heriotza hurbil dela eta, hiru ahizpa familiaren etxe zaharrean biltzen dira. Liv Ullman, Ingrid Thullin eta Harriet Anderson-ek interpretatuta, film honetan emanaldi bikainak eskaintzen dituzte. Behin etxean daudela, iragana gogora ekartzen hasten dira eta gaixo dagoen ahizpa agonian jartzen denean, bere bizitzako alderdirik ilunenaren eta bihurrienaren berri ematen hasten da.
Ingmar Bergman emakumearen psikologian sartzen da bere pertsonaien bitartez zuzendariak dituen galdera garrantzitsuak, existentzialak adierazteko, esate baterako, heriotza, gizakiaren sufrimendua, denboraren iragana edo bikote-harremanak. Gizonezko pertsonaiarik kasik ez egoteak atentzioa deitzen du, zeinak, gidoiko elementu osagarri gisa baino ez diren agertzen.
Film hau zuzendari suediarrak koloretan filmatutako hirugarrena da, naturaren edertasunaz baliatzen dena plano orokorrekin eta, baita, protagonisten jantziez ere, baliabide horri pantaila handian potentzial guztia ateratzeko. Sari asko eta asko irabazi ditu, 1973an Argazkirik onenaren Oscarra barne, Sven Nykvist-en lanari esker, zeina, Bergman-en ohiko kolaboratzailea den Argazkien Zuzendari gisa.
Suedia, 1972
Zuzendaritza: Ingmar Bergman
Gidoi: Ingmar Bergman
Ekoizpena: Svensk Filmindustri, Cinematograph AB.
Argazki zuzendaritza: Sven Nykvist (C)
Musika: J.S. Bach, Fréderic Chopin.
Muntaketa: Siv Lundgren
Antzezleak: Harriet Andersson, Ingrid Thulin, Liv Ullmann, Kari Sylwan, Erland Josephson, Henning Moritzen.
Iraupena: 91 min.
Hizkuntza: J.B. suedieraz, alemanaz eta suedieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)
Azaroaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Det sjunde inseglet
Abenduaren 7a, ostirala, 20:00etan.
Smultronstället
Abenduaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Jungfrukällan
Abenduaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Säsom i en spegel
Abenduaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Nattvardsgästerna
Urtarrilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Tystnaden
Urtarrilaren 11, ostirala, 20:00etan.
Persona
Urtarrilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Höstsonaten
Otsailaren 1a, ostirala, 19:30etan.
Fanny och Alexander