Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Persona

Urtarrilaren 11, ostirala, 20:00etan.

Zuzendari suediarraren konplexutasun eta hermetismo handiko obra, nahiz eta bildutako diru-kopurua handia izan ez bere egilearen hitzetan bere karrerako garrantzitsuenetako bat dena. Film honekin, 1966an filmatua, hilabete batzuk ospitalean ingresatuta egon ostean, Bergman-ek ikuslearen konpromisoa eskatzen duen eta interpretazio-aukera zabala eskaintzen duen, zehaztugabetasun-maila handia baitu, erronka sortzen du.

Arte eta entseguko zinema esperimentalaren kutsuarekin, Bergman-ek Elisabeth (Liv Ullmann) izeneko antzerkiko aktoresa ospetsuaren bizitzako garai bat kontatzen du Electra-ren antzezpen batean ahotsik gabe geratu ondoren ospitalean ingresatzen dutena. Hainbat proba egin ostean, diagnostikoa ona da. Alabaina, hark hitzik egin gabe jarraitzen du eta klinikan geratzen da. Alma (Bibi Anderson), hura zaintzeaz arduratzen den erizaina, haren isiltasuna apurtzen saiatzen da etengabe hitz eginez, bi pertsonaia nagusien mututasunaren eta hitz-jarioaren artean kontraste handia irudikatuz. Zuzendariak sentimenduak adierazteko hitzak duen garrantzia adierazten digu, baina, baita, harremanetan isiltasunak duen balioa ulertarazten ere.
 

Suedia, 1966

Zuzendaritza: Ingmar Bergman
Gidoi: Ingmar Bergman
Ekoizpena: Svensk Filmindustri
Argazki zuzendaritza: Sven Nykvist (B/N)
Musika: Lars Johan Werle.
Muntaketa: Ulla Ryghe
Antzezleak: Liv Ullmann, Bibi Andersson, Margaretha Krook, Gunnar Björnstrand, Jörgen Lindström.

Iraupena: 81 min.
Hizkuntza: J.B. suedieraz eta ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.

SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Det sjunde inseglet

Abenduaren 7a, ostirala, 20:00etan.
Smultronstället

Abenduaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Jungfrukällan

Abenduaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Säsom i en spegel

Abenduaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Nattvardsgästerna

Urtarrilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Tystnaden

Urtarrilaren 18a, ostirala, 20:00etan.
Viskningar och rop

Urtarrilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Höstsonaten

Otsailaren 1a, ostirala, 19:30etan.
Fanny och Alexander