Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Los cuatrocientos golpes (Les quatre cents coups)

Maiatzaren 6a, ostirala, 20:00etan.

Laburpena

François Truffautek zuzendutako aurreneko film luzea da eta Antoine Doinel bere pertsonaia famatuenaren abenturen abiaburua: alter ego antzeko bat da bera eta bi hamarkada baino gehiago jarraituko dio hark bere ibilaldiari. Antoine haur bat da, Pariskoa, eta familia giro hotz batean, goxotasunik gabeko batean, hezia. Ez zaio gehiegi gustatzen eskolara joatea; etengabe ihes egiten aritzen da bertatik, bakarrik edo bere lagun Renérekin, feriara, zinera, azokara, edatera eta erretzera joateko, edo besterik gabe hiriko kaleetatik ibiltzeko. Haurtzaroaren bukaerari buruzko film eder eta gogorrenetako bat.

Frantzia, 1959

Zuzendaria: François Truffaut
Ekoizpena: Les Films du Carrosse, SEDIF
Gidoia: François Truffaut, Marcel Moussy
Argazkia: Henri Decae
Musika: Jean Constantin
Muntaketa: Marie-Josèphe Yoyotte, Michèle de Possel, Cécile Decugis
Aktoreak: Jean-Pierre Léaud, Albert Rémy, Claire Maurier, Patrick Auffay, Georges Flamant

Iraupena: 93 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantzesez, gaztelerazko azpitituluekin

Sarrera: 3 €.
Filmoteka 10 emanaldirako abonoa: 20 €.
Truffaut. El deseo del cine liburua: 18€

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 13a, ostirala, 20:00etan.
Jules y Jim (Jules et Jim)

Maiatzaren 20a, ostirala, 20:00etan.
La piel suave (La peau douce)

Maiatzaren 27a, ostirala, 20:00etan.
Besos robados (Baisers volés)

Ekainaren 3a, ostirala, 20:00etan.
Fahrenheit 451

Ekainaren 10a, ostirala, 20:00etan.
El pequeño salvaje (L’enfant sauvage)

Ekainaren 17a, ostirala, 20:00etan.
La noche americana

Ekainaren 24a, ostirala, 20:00etan.
Vivamente el domingo (Vivement dimanche!)