Uda polit batean, izaera hotza duen eta beti okupatuegia dagoen idazlea egun batzuk igarotzera joango da seme-alaba eta emaztearekin. Emaztea samurtasun handiarekin zaintzen duen medikua da; seme-alabak, berriz, nerabe bat eta adimen-arazoak dituen gazte bat. Seme-alabak bizi diren irlan dauden bitartean, krisiak joko ditu guztiak, baina bereziki senarra, familiari familiak espero duena emateko gai ez dela konturatzeagatik.
Pelikularen pertsonaia nagusia Gunnar Björnstrand da, zuzendariarekin batera lan egingo duena haren karrera zinematografiko zabalean. Aktoreak zuzendariarekin egin zuen debuta 1946. urtean, Llueve sobre nuestro amor pelikulan bigarren mailako papera eginez; gainera, suediar zuzendariaren hamabost film baino gehiagotan aktore-lanak eginez amaitu zuen. Bergman-ek atzerriko pelikula onenaren bigarren Oskarra lortuko du lan horri esker, 1960. urtean El manantial de la doncella filma egin eta gero, Ondoren, Fanny y Alexander film luzearekin irabazi zuen hirugarrena eta azkena kategoria beraren barruan. Halaber, OCIC Saria lortu zuen zintak Berlingo Jaialdian.
Suedia, 1961
Zuzendaritza: Ingmar Bergman
Gidoi: Ingmar Bergman
Ekoizpena: Svensk Filmindustri
Argazki zuzendaritza: Sven Nykvist (B/N)
Musika: J.S. Bach
Muntaketa: Ulla Ryghe
Antzezleak: Harriet Andersson, Gunnar Björnstrand, Max von Sydow, Lars Passgard.
Iraupena: 91 min.
Hizkuntza: J.B. suedieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)
Azaroaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Det sjunde inseglet
Abenduaren 7a, ostirala, 20:00etan.
Smultronstället
Abenduaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Jungfrukällan
Abenduaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Nattvardsgästerna
Urtarrilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Tystnaden
Urtarrilaren 11, ostirala, 20:00etan.
Persona
Urtarrilaren 18a, ostirala, 20:00etan.
Viskningar och rop
Urtarrilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Höstsonaten
Otsailaren 1a, ostirala, 19:30etan.
Fanny och Alexander