Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Eraztunaren Elkartea (The Fellowship of the Ring)

Azaroaren 26a, astelehena, 19:00etan.

Lur Ertainean, Sauron Jaun Ilunak bere Elfoei Boterearen Eraztun Handiak egiteko agindu zien. Hiru, Elfoen erregeentzako, zazpi, Jaun Nanoentzako eta, bederatzi, Jaun Hilkorrentzako. Baina Sauron-ek, ezkutuan, Eraztun Bakarra, Lur Ertain osoa esklabo bihurtzeko ahalmena zuena, ere egin zuen. Bere lagunen eta aliatu ausarten laguntzarekin, Hobbit Frodo gazteak bidaia arriskutsu bati ekiten dio Eraztun Bakarra desegiteko helburuarekin. Misio kasik suizida izanagatik beharrezkoa da, Sauron-ek bere orkoen armadarekin Eraztun hori berreskuratuz gero Lur Ertainaren amaiera bailitzateke.
Filma trilogia zinematografikoko lehenengoa da, J.R.R. Tolkien idazle britainiarraren nobela homonimoan oinarritua. Peter Jackson-ek idatziak, ekoiztuak eta zuzenduak, historiako proiektu zinematografikorik handienetarikoa da, guztira, 2.900 milioi bildu dituena eta zortzi bat urteko iraupenarekin. Zuzendariaren jaioterrian filmatu zen, Zeelanda Berrian, eta sari ugari lortu ditu, besteak beste, lau Oscar eta lau BAFTA sari.

FILMEAREN AURKEZPENA:

“Liburutik gidoira”. Marta Frago, Gidoi eta Egokitzapen zinematografikoetako irakaslea, Komunikazio Fakultatea, Nafarroako Unibertsitatea.

Egokitzapen orok jatorrizko testuarekiko leialtasunaren eta lengoaia berri batean adierazteko hainbat lizentzia dramatiko hartzea ahalbidetzeko beharraren arteko oreka hauskorra dakar. Lehenengo saio honetan, El Señor de los Anillos / Eraztunen Jaunaren gidoilariek jarraitu zuten idazketa-prozesua aztertzen da, non, Tolkien idazlearen mundua berrinterpretatzeko zeregin gaitza gauzatu behar izan zuten hura pantaila handira eramateko.
 

AEB, 2001

Zuzendaritza:
Peter Jackson
Gidoi: Frances Walsh, Philippa Boyens, Peter Jackson. Basada en la novela de J.R.R. Tolkien.
Ekoizpena: New Line Cinema, WingNut Films, The Saul Zaentz Company.
Argazki zuzendaritza: Andrew Lesnie (C)
Artistiko zuzendaritza: Joe Bleakley, Dan Hennah, Philip Ivey, Rob Outterside, Mark Robins.
Musika: Howard Shore
MUntaketa: John Gilbert
Antzezleak: Elijah Wood, Ian McKellen, Viggo Mortensen, Sean Astin, Sean Bean, Cate Blanchett, Hugo Weaving, Liv Tyler, Ian Holm, Christopher Lee, John Rhys-Davies, Orlando Bloom, Dominic Monaghan, Billy Boyd, Lawrence Makoare, Craig Parker, Marton Csokas, Andy Serkis.

Iraupena: 178 min.
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin

SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 27a, asteartea, 19:00etan.
Bi dorreak (The Fellowship of the Ring)

Azaroaren 28a, asteazkena, 19:00etan.
Erregearen itzulera (The Fellowship of the Ring)