Pertsonaia polifazetikoa da ikus-entzunezko munduaren barruan, aktore, gidoilari, produktore eta film laburren, dokumentalen eta baita ere telebistako programen zuzendari gisa lan egin baitzuen. 1977. urtean filmatutako El amigo americano film luzearekin, Alemaniako Win Wenders zuzendaria nazioartean ezagun bihurtu zen, baina, beranduago, Paris, Texas edo Cielo sobre Berlín pelikulekin (1984. urtean eta 1987. urtean filmatutakoak, hurrenez hurren) eskuratu zuen kritikaren onarpena.
Film luzea Estatu Batuetako Patricia Highsmith idazle polemikoaren El juego de Ripley nobelan oinarritzen da. Filmaren zatirik handiena Alemaniako Hanburgo hirian filmatu zen; eszenografia ezin hobea da thriller beltz hau hedatzeko.
Historian Tom Ripley agertuko zaigu, Dennis Hopperrek antzeztuta, tentazioaren pertsonifikazioa bezala. Arte-merkatari amerikarrak tratu ilun bat eskainiko dio Jonatham Zimmermann markoen fabrikatzaile xumeari; alegia, dirutza irabaztea gangster batentzat lan egitearen truke soldatapeko hiltzaile moduan. Jonathamek baliabide ekonomikorik ez duenez, gaixotasun sendaezina eta familia mantendu behar duenez, eskaintza oso serio baloratuko du.
Alemania, 1977
Zuzendaritza: Wim Wenders
Gidoi: Wim Wenders, basado en la novela de Patrica Highsmith.
Ekoizpena: Coproducción Alemania-Francia, Road Movies Dritte Produktionen, Les Films du Losange, Westdeutschen Rundfunk.
Ekoizle: Wim Wenders
Argazki zuzendaritza: Robby Müller (C)
Musika: Jürgen Knieper
Muntaketa: Peter Przygodda
Antzezleak: Dennis Hopper, Bruno Ganz, Lisa Kreuzer, Gérard Blain, Andreas Dedecke, David Blue, Stefan Lennert, Rudolf Schündler, Heinz Joachim Klein, Rosemarie Heinikel, Nicholas Ray, Samuel Fuller, Lou Castel, Daniel Schimd, Sandy Whitelaw, Jean Eustache.
Iraupena: 125 min.
Hizkuntza: J.B. alemanaz, ingelesez eta frantsesez, gaztelerazko azpitituluekin.
SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)
Irailaren 4a, asteartea, 19:00etan.
Konferentzia Manuel Hidalgo esku: Begirada Europako hiri-zinemari
Irailaren 4a, asteartea, 20:15etan.
Berlín, sinfonía de una ciudad (Berlin: Die Sinfonie der Grosstadt)
Irailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Bajo los techos de París (Sous les toits de Paris)
Irailaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Roma, ciudad abierta (Roma, città aperta)
Irailaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Surcos
Urriaren 5a, ostirala, 20:00etan.
Blow-up
Urriaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Marius et Jeannette
Azaroaren 9a, ostirala, 20:00etan.
In Bruges
Azaroaren 16a, ostirala, 20:00etan.
Le Havre