Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.

Fritz Lang-ek bere germaniar aroan egin zuen maisulan honi buruz esan daitekeen gauzarik hoberena da oraindik bere horretan mantentzen duela ikuslea astintzeko gaitasuna. Film honetan –eta While the city sleeps (1956) bezalako beste batzuetan- Lang-ek oraingo film askori aurrea hartu zien hiltzaile psikopata beldurgarri bat estutzearen inguruan egin zuen deskribapenarekin.

Istorioa garaiko kazetari-kronika beltzetik atera zen, zehazki 1920ko hamarkadaren bukaeran izan zen benetako gertaera batetik. Gertatutakoak Berlingo azpiko mundua mugiarazi zuen Kürten izeneko haur-hiltzailea (“Dusseldorf-eko hiltzailea” ezizena jarri zioten) harrapatzeko. Emaitza gidoi geometriko eta landua izan zen, erloju-mekanismoaren antzera funtzionatzen duena, bai poliziek eta bai gaizkileek beren etsai komunaren aurka aurrera eramaten duten ikerketa deskribatzeko orduan.

Fritz Lang sasoi betean zegoen filma egin zuenean. Film honek agerian utzi zuen Fritz Lang-ek baliabide adierazkorrekiko zuen erabateko nagusitasuna, baita soinuaren erabilera eta istorioa murgiltzen den zorigaiztoko tragedia giroa lortzeko sortu zuen atmosfera gautar eta klaustrofobikoari dagokionez ere.


 

Alemania, 1931

Zuzendaria: Fritz Lang.
Ekoizlea: Seymour Nebenzal (Nero Film).
Argumentua: Egon Jacobson.
Gidoia: Fritz Lang, Thea von Harbou, Paul Falkenberg, Adolf Jansen, Karl Vash.
Argazki zuzendaria: Fritz Arno Wagner (T/B).
Musika: Edvard Grieg-en “Peer Gynt” musika laneko pasarteak.
Zuzendaritza artistikoa: Karl Vollbrecht, Emil Hasler.
Interpreteak: Gerhard Bienert (polizia-inspektorea), Rudolf Blümner (abokatu defendatzailea), Fritz Gnass (dantzaria), Gustav Gründgens (Schränker), Peter Lorre (Franz Beckert), Fritz Odemar (dinamitaria), Karl Platten (zaintzailea), Ernst Stahl- Nachbaur (polizia-burua), Georg John (puxika saltzaile itsua), Paul Kemp (litxarreroa), Inge Landgut (Elsie Beckmann), Theo Lingen (Bauernfaenger), Theodor Loos (Groeber komisarioa), Franz Stein (ministroa), Hertha v. Walther (prostituta), Otto Wernicke (Karl Lohmann), Rosa Valetti (neskamea), Ellen Widmann (Becker andrea).

Iraupena: 110 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa alemanez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)