Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Blow-up

Urriaren 5a, ostirala, 20:00etan.

Film luzean modako argazkilari ospetsu baten historia kontatzen da; hain zuzen ere, intrigazko egoera biziko du argazkilariak Londresko parkean itxuraz maitemindutako bikote bati argazkiak atera ondoren. Argazkilariak berezkotasuna bilatu nahi du, eta bikoteari in fraganti aterako dizkio argazkiak. Bat-bateko argazkiak errebelatzerakoan, ordea, argazkietan irudi arraro bat ikusiko du, eta hori hilotz bat izango da. Zinta oso-osorik filmatu zen Londresko hirian, eta Julio Cortázarren Las babas del diablo ipuinaren egokitzapena da. Michelangelo Antonioni zuzendariak idazlearen irudia sartu nahi izan zuen pelikulan erakusten den argazki batean. Cannesko Jaialdian Urrezko Palma irabazi zuen; halaber, Oscarretarako bi izendapen jaso zituen, atzerriko pelikularik onenaren izendapena Urrezko Globoetan eta hiru izendapen BAFTA Sarietan.

Italiako zuzendari emankorrak hogeita hamar film luzetik gora sinatu zituen bizitzan zehar. Lan honetan, berezko estiloa erakutsiko du, berez erakargarria den historiatik abiatu eta irakurketa bikoitzeko estetikara joaz. Argumentu nagusiaz gain, zuzendariaren asmoa da historia zuzentzea eta historiari zentzua ematea paisaiaren eta ikusmen-efektuen bitartez, kolorearekin eta soinuarekin jolas egitearekin batera, itxurazko errealitatea aldatzearren.
 

Erresuma Batua, 1966

Zuzendaritza: Michelangelo Antonioni
Gidoi: Tonino Guerra, Michelangelo Antonioni
Ekoizpena: Bridge Films, MGM
Ekoizle: Carlo Ponti
Argazki zuzendaritza: Carlo Di Palma (C)
Musika: Herbert Hancock 
Muntaketa: Frank Clarke
Antzezleak: Vanessa Redgrave, Sarah Miles, David Hemmings, John Castle, Jane Birkin, Gillian Hills, Peter Bowles, Veruschka von Lehndorff, Julian Chagrin, Claude Chagrin.

Iraupena: 109 min.
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin

SARRERA: 3 € (2€ 10 emanaldirako abonoarekin).

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Bajo los techos de París (Sous les toits de Paris)

Irailaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Roma, ciudad abierta (Roma, città aperta)

Irailaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Surcos

Urriaren 19a, ostirala, 20:00etan.
Der Amerikanische Freund

Urriaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Marius et Jeannette

Azaroaren 9a, ostirala, 20:00etan.
In Bruges

Azaroaren 16a, ostirala, 20:00etan.
Le Havre

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.