Akira Kurosawa-ren goi mailako film honen aurretik, Dersu Uzala (1975) eta Kagemusha (1980) egin zituen. Lehenbizikoa errusiar diruarekin, eta bigarrena, AEBkoarekin, bere herrian zailtasunak baitzituen zinemagintzan jarduteko. Franko-japoniar ekoizpena da RAN. Film honetan, Shakespeareren “King Lear” tragedia Japonia feudalera aldatu zuen. Hori abiapuntu gisa hartu zuen giza pasioen disekzio beldurgarria egiteko eta kosmos dantesko bat sortzeko, heriotzaz, eromenez, gerraz eta odol loturez, ohorez eta anbizioz betea. "Kaos” (“ran”, japonieraz) hori hasiko da bizitza guztian zehar bere jabetzako lurrak zabaltzeko eta defendatzeko borrokan aritu den adineko “shogun” boteretsu batek –Tatsuya Nakadai, Kagemusha-ko protagonista-, lur horien oinordeko gisa hiru semeetako premua utzi nahi duenean. Shogun-ak familia batasunari eustera bultzatuko ditu semeak (“gezi bakarra hauts dezake gizonak, baina hiru geziren multzoa hautsiezina da”). Baina semeetako gazteenak zahardadeak jota dagoela leporatuko dio eta aitaren aginpideari aurre eginez, klanaren baitan zatiketa eta istilua eraginen ditu. Hori horrela, adineko gizonak ikusiko du ezagutzen zuen mundu guztia odolez eta suz nola erortzen den. Bederatzi hilabeteko errodajearen eta “Enperadorea" deitu den Kurosawaren zehaztasun ezagunaren emaitza gisa, Ran sakontasun dramatiko handiko filma da, edertasun plastiko ikaragarrizkoa (Emi Wada-k Oscar bat erdietsi zuen jantziengatik), bereziki sekuentzia beliko distiratsuetan, egilearen zentzu piktorikoaz eta koreografikoaz blai izaki, Sergei Eisenstein edo Orson Welles-en mailako beste maisu batzuenen pare. Gogora ekartzen digu Trono de Sangre (1957), japoniar zinemagileak egindako Shakespeareren beste egokitzapen bat, kasu honetan “MacBeth" lanarena. Ondoren egin zituen filmek, Los sueños de Akira Kurosawa (1990), Rapsodia de agosto (1991) eta Madadayo (1992) lanek, askoz ere oihartzun komertzial txikiagoa izan zuten.
Frantzia-Japonia, 1985
Zuzendaria: Akira Kurosawa.
Ekoizlea: Serge Silberman (Greenwich Film Prod. SA)/ Katsumi Furukawa, Masato Hara (Herald Ace/ Nippon Herald Films).
Argumentua: William Shakespeare-en “King Lear” tragedia.
Gidoia: Akira Kurosawa, Hideo Oguni, Masato Ide.
Argazki zuzendaritza: Takao Saito, Masaharu Ueda, Asakazu Nakai (k., scope).
Musika: Toru Takemitsu.
Muntaketa: Akira Kurosawa.
Zuzendaritza artistikoa: Yoshiro Muraki, Shinobu Muraki.
Interpreteak: Tatsuya Nakadai (Hidetora Ichimonji), Akira Terao (Taro Takatora Ichimonji), Jinpachi Nezu (Jiro Masatora Ichimonji), Ryu Daisuke (Saburo Naotora Ichimonji), Mieko Harada (Kaede), Yoshiko Miyazaki (Sue), Takeshi Nomura (Tsurumaru), Hisashi Ikawa (Shuri Kurogane), Peter (Kyoami), Masayuki Yui (Tango Hirayama), Kenji Kodama (Shirane), Toshiya Ito (Naganuma), Norio Matsui (Ogura), Kazuo Kato (Ikoma), Takeshi Kato (Hatakeyama), Jun Tazaki (Ayabe), Hitoshi Ueki (Fujimaki Nobuhiro).
Iraupena: 154 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa japonieraz, azpitituluak gaztelaniaz.
Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):
Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.
Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation
Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)
Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)
Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)
Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)
Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)
Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)
Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)
Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)
Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo
Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)
Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)
Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)
Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)
Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)
Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line
Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)
Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)
Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)