Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.

Alemaniar-austriarra den Michael Haneke-ren (Munich, 1942) film hau dramaren eta “thriller”-aren artean kokatzen da. Zuzendari honek arrunt film pertsonal eta durduzagarriak egin izan ditu, kasu, Benny´s Video (1992), Funny Games (1997), Code inconnu: Récit incomplet de divers voyages (2000), Die klavierspielerin (2001) edo Das Weisse Band  (2009). Horietan guztietan, gure gizarte modernoak ezkutatzen duen alienazioa, inkomunikazioa, frustrazioa eta indarkeria erakusten ditu, modu goibel eta bihurrian.  

Daniel Auteuil eta Juliette Binoche dira protagonistak. Lehenbizikoak telebistan literatura programa garrantzitsu bat aurkezten du eta bizitza erosoa darama Parisen, andrearekin eta seme nerabearekin batera.  Familiaren lasaitasuna apurtu eginen da, beren etxearen aurrean ezkutuan grabaturiko bideoak jasotzen hasten direnean. Bideoetan beren mugimenduak azalduko dira.  Ondoren, bideo horiekin batera interpretatzen zailak diren marrazki arraro eta kezkagarriak etorriko dira.  Pixkanaka, bideo horien edukia geroz eta pertsonalagoa izanen da, eta gizonak pentsatuko du aspalditik ezagutzen duen norbait dela horien egilea.  

Filmaren inguruabarrak familiarteko harremanen, indarkeria orokorraren, komunikabideek hainbat gairen gainean egiten duten isiltasunaren konspirazioaren, eta batez ere, ezkutatu eta ahaztu nahi den iraganeko gertakari doilorren gaineko nahas-mahasa osatzen du. Istorio zirraragarri honen jatorrian zuzendariak ikusitako dokumental bat dago. Bertan Gobernuak deitutako etxeratze-aginduaren kontra protesta egiteko 1961eko urriaren 17an Parisen izan ziren iskanbilak azaltzen ziren. Haien ondorioz aljeriar immigranteen sarraskia gertatu zen (laurehun hildako, batzuk Senara boteak).

Haneke-k istorioa trebetasunez kontatzen du, irudiak manipulatuz, anbiguotasun kalkulatua erabiliz (kasu, filmaren bukaeran), iraganeko mamuak hilobietatik atereaz. Cannes-eko Zinemaldian jaso zituen zuzendari onenaren saria, nazioarteko kritikarena eta epaimahai ekumenikoarena.  Ondoren, lortu zuen film honek Europako zinemaren lau sari jasotzea (film, zuzendari, aktore eta muntaketarik onenak).

Frantzia- Austria- Alemania- Italia, 2005

Zuzendaria:
Michael Haneke.
Ekoizlea: Margaret Ménégoz, Veit Heiduschka, Michael Katz, Andrew Colton, hauendako lanean: Les Films Du Losange (Paris)/ Wega Film (Viena)/ Bavaria Film (Berlin)/ BIM Distribuzione (Erroma).
Gidoia: Michael Haneke.
Argazki zuzendaria: Christian Berger (C.).
Muntaketa: Michael Hudecek, Nadine Muse.
Zuzendaritza artistikoa: Emmanuel de Chauvigny, Christoph Kanter.
Interpreteak: Daniel Auteuil (Georges Laurent), Juliette Binoche (Anne Laurent), Maurice Bénichou (Majid), Annie Girardot (Georges-en ama), Bernard Le Coq (Editorea), Walid Afkir (Majid-en semea), Lester Makedonsky (Pierrot Laurent), Daniel Duval (Pierre), Nathalie Richard (Mathilde), Denis Podalydès (Yvon), Aïssa Maïga (Chantal), Caroline Baehr, Christian Benedetti, Philippe Besson.

Iraupena:
110 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez, azpitituluak gaztelaniaz.
 

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)