Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.

Wong Kar Wai-k (Shanghai, 1956) sinaturiko melodrama estilizatu bat. Autore hau Asiako zine zuzendaririk sarituenetako bat da.  Days of Being Wild (1990) eta 2046 (2004) filmekin batera, istorio hau protagonistek izandako maitasun gora-behera intentsuetan oinarrituriko trilogia baten zati nagusia da. 1962ko Hong Kongen, egunkari bateko erredaktorea eta ontzi-jabe baten idazkaria lagunak eginen dira, apartamentuak hurbil dituzte eta. Bataren eta bestearen bikoteak maiz kanpoan daude, lan arrazoiak tarteko. Eguna joan eguna etorri, geroz eta lagunago eginen dira, erakarpen sentimendu estali bat tarteko.  Harik eta aurkitzen duten arte baten zein bestearen ezkontideek adulteriozko harremanak dituztela atzerrian daudela esaten dutenean. Traizioa, mina eta bakardadea bizi dutelarik, une horretatik aurrera geroz eta denbora gehiago emanen dute elkarrekin, nork bere mina eztituz, fideltasunaren eta sentitzen duten maitasun bulkadaren artean zalantzakor.

Filmaren jatorrizko izenburua "Fa yeung nin wa” da, eta zera esan nahi du: “urteen distira pasatu egiten da, loreena bezala". Erromantze soil bat da, arrunta, isiltasunez eta hitzerdiz betea, maitasun film on ororen ezaugarri. Gogora dakar Max Ophuls-en zinema, Brief encounter (1945) edo L´année dernière à Marienbad (1961). Bikain filmaturik dago; Wong Kar-Wai-k beti erakutsi izan du irudia menderatzeko gaitasun handia, goi mailako filma eginez, edertasunez eta fintasunez betea, lirismo deuseztagarriz eta oroitarazlez blai. Magiaz beteriko maitale bikotea Tony Leung-ek eta Maggie Cheung-ek osatzen dute. Musika banda gaindituak dituen maitasun suharraren isla da eta aipagarriak dira, kasu, obsesiboki errepikatzen den “Yumeji” kantu gogoangarria, edo Nat “King” Cole-k kantatzen dituen boleroak.

Cannes-eko Zinemaldian aktorerik onenaren saria eta sari tekniko handia eskuratu zituen. Atzerriko film onenari emandako César du Cinéma saria jaso zuen eta Cahiers du cinéma aldizkariak 2000. urteko 10 filmik onenen artean sartu zuen. Zorionez, Hollywod-eko zinemak ez zuen bertsio berri bat egin Tom Hanks eta Meg Ryan-ekin.

Hong Kong-Frantzia, 2000

Zuzendaria:
Wong Kar-Wai.
Ekoizlea: Wong Kar- Wai, Chang Ye- Cheng (Block 2 Pictures/ Paradis Films).
Gidoia: Wong Kar-Wai.
Argazki zuzendaritza: Christopher Doyle, Mark Lee Ping-Bing (k.).
Musika: Michael Galasso, Nat "King" Cole.
Muntaketa: William Chang Suk-Ping, Chang Ki-Hop.
Zuzendaritza artistikoa: William Chang Suk-Ping.
Jantziak: Luk Ha-Fong.
Interpreteak: Maggie Cheung (Su Li-zhen/ Mrs. Chan), Tony Leung (Chow Mo-wan), Rebecca Pan (Mrs. Suen), Siu Ping- Lam (Ah Ping), Lai Chin (Mr. Ho), Cheung Tung Joe (Mr. Koo-ren apartamentuko gizona), Chan Man- Lui (Mr. Koo), Chien Sze- Ying (Amah), Koo Kam-Wah.

Iraupena:
95 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa Kantongo txineraz, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)