Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Thin Red Line

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.

Terrence Malick errealizatzaile iparramerikarraren hirugarren filma da, Badland (1973) eta Days of Heaven (1978) filmak egin eta ia 20 urtez zinema aretoetan azaldu gabe egon ondoren. Bertan, James Jones-ek 1962an argitaraturiko eleberria egokitu zuen. “From here to eternity” (1951) eta “Whistle” (1978), Pearl Harbor eta Guadalcanal-en soldadu gisa bizi izan zituen esperientzien gaineko lanekin, James Jones-en trilogia handia osatzen dute. Liburua lehenago ere eraman izan da zinemara. Hala egin zuen Andrew Marton-ek, 1964an. Izenburua Tennyson-en poema batetik atera zuen, armada kolonial ingeleseko kasaka gorriek zerumugan osatzen zuten marra gorri finari aipamen eginez.  

Ozeano Bareko toki xarmangarria den Guadalcanal-eko uhartean gaude, 1942. urtean II. Gerra Mundialeko batailarik odoltsuenetako baten kokalekuan. C konpainiako gizonen helburua menderaezina den muino bat hartzea da. Filma korala bada ere, pertsonaia bakoitzak bere moralitatea du eta destinatuak izan diren infernu horren gaineko bere iritzia du. Kaosaren erdian mugituz biziraun nahian dabiltzan gizonak dira, oihan tropikalean barna nora ezean ibiliz “heroismoa eta eromena marra gorri fin batek baino banatzen ez dituen tokian”. Malick-ek soldadu horien bakarrizketa pentsakorrak jasotzen ditu, errealitatea eta amets-irudiak nahasiz, horrorearen eta edertasun panteistaren arteko nahasketa hori modu poetikoan deskribatuz. Coppolak Apocalipse Now-n (1979) egin zuen bezala, film beliko, transzendente, intimista eta pertsonala da hau.

Kritika onak izan zituen baina ez zuen komertzialki funtzionatu.  Urrezko Hartza eskuratu zuen Berlinalen. Bertan, John Trollen lan fotografiko bikainak ere jaso zuen aipamena.  Oscarretan zazpi kategoriatarako hautatua izan zen (filmik onena, gidoi egokitua, zuzendaria, fotografia, musika, muntaketa eta soinua), baina ez zuen saririk eskuratu.  
 

AEB, 1998

Zuzendaria:
Terrence Malick.
Ekoizlea: Robert Michael Geisler, John Roberdeau, Grant Hill, George Stevens Jr. (Phoenix Pictures/ George Stevens Jr./ Geisler- Roberdeau) 20th. Century- Fox-endako.
Argumentua: James Jones-en eleberria.
Gidoia: Terrence Malick.
Argazki zuzendaria: John Toll (k., Scope).
Musika: Hans Zimmer.
Muntaketa: Billy Weber, Leslie Jones, Saar Klein.
Zuzendaritza artistikoa: Jack Fisk.
Interpreteak: Sean Penn (Sgt. Welsh), Adrien Brody (Fife), Jim Caviezel (Witt), Ben Chaplin (Bell), George Clooney (Capt. Bosche), John Cusack (Capt. Gaff), Woody Harrelson (Sgt. Keck), Elias Koteas (Capt. Staros), Jared Leto (Whyte), Dash Mihok (Doll), Tim Blake Nelson (Tills), Nick Nolte (Tall), John C. Reilly (Sgt. Storm), Larry Romano (Mazzi), John Savage (Sgt. McCrom), John Travolta (Quintard), Arie Verveen (Dale), Kirk Acevedo, Penny Allen, Benjamin, Simon Billig, Mark Boone Jr., Norman Patrick Brown, Jarrod Dean, Matt Doran, Travis Fine, Paul Gleeson, David Harrod, Don Harvey, Kengo Hasuo, Ben Hines, Danny Hoch, Robert Roy Hofmo.

Iraupena: 164 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)