Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.

90. hamarkadaren erdialdera Danimarkan Lars von Trier-ek eta Thomas Vinterberg –ek sorturiko “Dogme 95” mugimenduaren lehen filma. Mugimendu haren helburua zen artifiziorik gabeko zinemara itzultzea, Hollywood-eko konbentzionalismoez harago. Breaking the waves xurgatu egiten gaituen zurrunbilo erromantiko bat da, eta bertan, nabarmendu egiten da protagonista den Emily Watsonen interpretazioa, debuta egin zuen lehen filmean Oscarretarako finalista izan baitzen, egindako lanagatik. 70. hamarkada hasieran kokatzen da filma; Eskoziako kostaldeko komunitate txiki eta itxi batean bizi da neska gaztea, kanpotik datorren orori mesfidantzaz begiratzen dion jende kalbinista eta puritanoaren artean. Inozentea eta inozo samarra ere bada, eta baita kristau uste sendoetakoa ere. Petrolio plataforma bateko langile batekin zeharo maiteminduko da (Stellan Skarsgård), eta denak aurka baditu ere, berarekin ezkonduko da.  

Lars von Trier (Copenhague, 1956) autoreak, urteak zeramatzan Sadeko Markesaren “Justine”-k eta Danimarkako “urrezko bihotza” ipuinak iradokitako film bat egin nahian.  Bi liburu horietan, protagonista neska bihozbera bat da, besteei emana, krudelkeriarik ankerrenak pairatzeraino. Horrela, indarrean jarri zuen trilogia bat, Idioterne (1998) eta Dancer in the dark (2000) filmekin osatuko zena. Hiru historia horietan zentrala den emakumezko pertsonaia – Bess, Karen eta Selma – maitasunagatik sakrifikatuko den izaki onbera eta bihotz oneko bat da.

Herrikide duen Carl Theodor Dreyer-en ikasle fina izaki, Trier giza arimaren sakontasunean murgilduko da, erraietako estilo odolberoa erakutsiz.  Hasieran, filmaren jatorrizko izenburua “Amor Omnie” (“maitasuna nonahikoa da”) zen; hori da Gertrud filmean (1964) emakumeak hautatzen duen epitafioa hilarrian jartzeko. Hautatuak, azkenean erreferentzia egiten dio Bess izeneko pertsonaiari, zuzendariaren esanetan, “olatuek jotzen duten harkaitza” baita.

Breaking the weaves filmak eskuratu zituen Cannes-eko Zinemaldiko epaimahaiaren sari nagusia, atzerriko filmik onenaren César du cinéma eta Europako zinemaren bi sari: filmik onena eta emakumezko aktorerik onena; Urrezko Globoetan ere finalista izan zen sail bi horietan.

Danimarka, 1996

Zuzendaria: Lars von Trier.
Ekoizlea: Vibeke Windeloy, Peter Aalsek Jensen, Lars Jönsson (Zentropa Entertainments APS/ Trust Film Svenska AB/ Liberator Prods. SrL/ Argus Film Produktik/ Northern Lights A/S).
Gidoia: Lars von Trier, Peter Asmussen-ekin lankidetzan.
Argazki zuzendaria: Robby Müller (k.).
Musika: Joachim Holbek.
Muntaketa: Anders Refn.
Zuzendaritza artistikoa: Karl Juliusson.
Interpreteak: Emily Watson (Bess McNeill), Stellan Skarsgård (Jan Nyman), Katrin Cartlidge (Dodo McNeill), Jean- Marc Barr (Terry), Adrian Rawlins (Dr. Richardson), Jonathan Hackett (Apaiza), Sandra Voe (Ama), Udo Kier (Marinel sadikoa), Mikkel Gaup (Pits), Roef Ragas (Pim), Phil McCall (Aitatxi), Robert Robertson, Desmond Reilly, Sarah Gudgeon, Finley Welsh, David Gallacher, Ray Jeffries, Owen Kavanagh, Bob Docherty, David Beteson, Callum Cuthbertson, Gavin Mitchell.

Iraupena: 153 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)