Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

O thiassos (Komedianteen bidaia)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.

40ko hamarkadan, Grezia diktadurapean bizi zen, eta aldi berean, tropa naziek okupatua zuten.  Egoera horretan, antzerki talde ibiltari bat herrialdean barrena ibiliko da, baina antzezlanak plazaratzeko egiten dituen ahaleginak bertan behera geldituko dira behin eta berriz, gatazka politikoak direla eta.   

Film hau Theo Angelopoulos (1935-2012) zinemagile greziarraren nazioarteko lehen lan arrakastatsua izan zen. Egile honi zor zaizkio kritikak ongi txaloturiko lanak, kasu, Paisaje en la niebla (1988). La mirada de Ulises (1995) edo La eternidad y un día (1998). O Thiassos Greziako historia gertatu berriaren gaineko trilogiako bigarrena da. Aurretik Días del 36 (1972) egin zuen, eta ondoren, Los cazadores (1977). O Thiassos gidoirik gabe filmatu zuen, Grezian estreinatu berria zen adierazpen askatasunaren testuinguruan. Bertan, 1939 eta 1952 arteko herrialdearen testuinguru historiko eta sozialaren irudi handi bat egiten du. Antzerki taldeak Grezia bera irudikatzen du, garai historiko nahasi horretan ibilian dabilela. Antzezten duten "Golfo, artzain andrea" dramak, aldiz, kultura eta tradizio helenikoa sinbolizatzen du, hori baita herrialdea bera bezain aldendurik dauden aktore horiek elkarrekiko duten elementu bakarra.  

Film honek zuzendariaren ohiko estiloa erakusten du: iraupen luzea (ia lau ordu), arrunt ongi koreografiaturiko sekuentzia planoak, hartze orokor eta pausatuak (laurogei baino ez metraje guztian zehar), saltoak denboran, argazki eta kokatze lan txukuna, ikus-entzulea bereganatzen duen bihotz poetikoa (Angelopoulos-en zinema gehiago da sentitzekoa ulertzekoa baino)… Maisulana, nahiz eta ez den egokia Hollywood-eko ekintza zinema maite dutenendako. 1975eko Cannes-eko zinemaldian kritikaren saria jaso zuen, eta British Film Institute erakundeak urteko filmik onena izendapena eman zion.
 

Grezia, 1975

Zuzendaria: Theodoros Angelopoulos.
Ekoizlea: Giorgos Papalios (Papalios Prods.).
Gidoia: Theodoros Angelopoulos.
Argazki zuzendaria: Giorgos Arvanitis (k.).
Musika: Loukianos Kilaidonis.
Muntaketa: Takis Davlopoulos, Giorgos Triandafyllou.
Zuzendaritza artistikoa: Mikes Karapiperis.
Interpreteak: Eva Kotamanidou (Elektra), Aliki Georgouli (Elektraren ama), Vangelis Kazan (Egisto), Stratos Pahis (Elektraren aita), Maria Vassiliou (Crisótemis), Petros Zarkadis (Orestes), Kiriakos Katrivanos (Pyladis), Giannis Fyrios (Soinu-jotzailea), Nina Papazaphiropoulou (Adineko andrea), Alekos Boubis (Adineko gizona), Grigoris Evangelatos (Poeta).

Iraupena: 230 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa grezieraz, azpitituluak gaztelaniaz.
 

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)