Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.

R.W. Fassbinder 60. hamarkadaren erdialdean “Alemaniako Zinema Berria” barnean sortutako zinemagile esanguratsuenetako bat izan zen, Volker Schlöndorff, Wim Wenders edo Werner Herzog zuzendariekin batera. Bizitza laburra izan bazuen ere (1945-1982), berrogeita hamar film luze inguru egin zituen, zeintzuetan XX. mendeko Alemaniaren gainean, nazismo eta “mirari ekonomikoaren” Alemaniaren gainean, begirada kritiko eta suntsitzailea jaurti baitzuen. Haren filmik hoberenetarikotzat joa, aurreiritzi sozialei aurre egiten dien maitasun istorio bati buruzkoa da eta, era berean, Alemania aberatsean arrazagatik dagoen diskriminazioari eta itxurakeriari buruzko salaketa gogorra. Emmi, hirurogei urte inguruko garbitzaile alarguna, euritik babesteko langile etorkinez betetako taberna batean sartuko da eta bertan Ali ezagutuko du, bera baino dezente gazteagoa den marokoar bat. Hori ez da bere izena, baina alemaniarrek horrela deitzen diete mairu guztiei. Gizona azkenean Emmiren etxera joango da bizitzera eta inori ezer esan gabe ezkonduko dira, baina beste guztiek gaizki ikusiko dute haien erlazioa: bizilagunek emakumea salatuko dute eraikina “zikintzeagatik”, bere lankideek mespretxuz begiratuko dute, eta bere lehenengo senarrarekin izan zituen hiru seme-alabak sutan jarriko dira.

Zoriontasuna lortzeko borrokari buruzko melodrama gordin honek eguneratu egin zuen Douglas Sirk-en All that heaven allows (1955) filma, alargun aberats baten eta bere lorazainaren arteko sentimenez beteriko amodiozko istorioa. Brigitte Mira (bere lanagatik zinema alemaniarraren sari bat lortu zuen) eta El Hedi ben Salem aktore aljeriarra (garai hartan zuzendariaren mutil-laguna) aktore-zerrendan lehenak dira, eta Fassbinder-ek berak agerpen laburra egin zuen Emmiren suhi higuingarriaren paperean. Cannes-eko Jaialdian bi sari izan zituen, Kritikarien Nazioarteko Saria eta Epaimahai Ekumenikoarena. Esan behar da filma bi aste baino gutxiagoko epean filmatu zela, 1973ko irailean, erabat emankorra zen Fassbinder-ek Martha (1974) eta Effi Briest (1974) filmen filmaketen artean izan zuen denbora tartean.

Alemaniako EF, 1973

Zuzendaria:
Rainer Werner Fassbinder.
Ekoizlea: Rainer Werner Fassbinder (Tango Film/ Nummer Fünf).
Gidoia: Rainer Werner Fassbinder.
Argazki zuzendaria: Jürgen Jürges (K).
Musika: hainbat kantu.
Muntaketa: Thea Eymész.
Zuzendaritza artistikoa: Rainer Werner Fassbinder.
Interpreteak: Brigitte Mira (Emmi), El Hedi ben Salem (Ali), Barbara Valentin (Barbara), Irm Hermann (Krista), Elma Karlowa (Mrs. Kargus), Anita Bucher (Frau Ellis), Gusti Kreissl (Paula), Doris Mathes, Margit Symo, Katharina Herberg, Lilo Pompeit, Peter Gauhe, Marquard Bohm, Walter Sedlmayer, Hannes Gromball, Hark Bohm, Rudolf Waldemar Brem, Karl Scheydt, Peter Moland.

Iraupena: 88 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)